Biral bilakatu zen Portugaleko Harrotasunaren Eguneko argazkiaren atzean dagoen historiak emozionatu egingo zaitu

Ekainaren 28an, mundu osoan zehar, harrotasunaren hilabeteko martxak ospatu ziren. Aldarrikapen, borroka eta festa uztartzen dituzte eta egun garrantzitsua da LGTBI+ komunitatearentzat.

Askotariko momentu ederrak utzi zituen, baina berezi irudi bat bilakatu da biral. Adineko pertsona hau, ile grisduna, betaurrekoak eta bibotea dituena, bereziki hunkitua dagoela ikus daiteke; LGTBI+ bandera bat harrotasunez besarkatzen, desfilea bere etxe aurretik igarotzen den bitartean. Baina, ba al dakizu zer gertatu zen momentu zehatz horretan? 



TikTok-
eko @maranuesmaz erabiltzailea izan zen Portoko martxa hartan eta gertatutakoa bere begiez ikusi zuen. Berak eman digu argazki biralaren testuingurua. Bideo batean azaltzen duenez Portugalen, eskuin muturraren gorakadarekin, LGTBI+ komunitatea ez dago bere onenean. Mundu osoan zehar gertatzen ari den bezala, eskubideetan atzerakadak pairatzen ari dira eta ultraeskuinak kezkak sortzen ditu. Horregatik, aurten egin zuten desfileak garrantzia berezia zuen. Martxan aurrera zihoazela, argazkiko gizonaren kaletik pasa ziren. Bera Portugaleko bandera bat astintzen ari zen. Martxako pertsonen erreakzioa errezelozkoa izan zen berehala, sinesmen nazionalistak zituen pertsona bat zela uste baitzuten, eta euren kontra oldartuko zela.

Marak azaltzen du, liskarra espero zutela gizonarekin, askotan gertatu zaizkie eta horrelakoak. Kasu honetan, okerrena espero zuten, baina ez zen horrela izan. Mararekin zioan bati dei egin zion adinekoak eta guztiak alerta jarri ziren, pentsatuz zerbait txarra gertatuko zela, baina oker zeuden: gizonak besterik gabe bere Portugaleko bandera Harrotasunaren bandera batengatik trukatu nahi zuen, ez baitzuen horrelako banderarik.

Berehala, bandera hartu eta altxa egin zuen, martxan zeuden pertsona guztiak agurtuz, hunkituta. Txalo hartean hartu zuten keinua bertan zeudenek eta, malkoak begietan, euren bideari jarraitu zioten, pozez eta emozioz. “Guztiok okerrena itxaroten genuen” dio Marak TikTok-eko bideoan. “Momentu izugarri hunkigarria izan zen, nire ustez, LGTBI+ kolektiboari, herrialde honetan, gerta lekizkiokeen gauzarik txarrenak eta onenak islatu baitzituen”.


Manuel Fernando Araujo argazkilariak istantea argazki batean gorde zuen eta argazkiak mundua zeharkatu du, biral bilakatu ondoren. Argazkia oroigarri polita da, ez ahazteko, beti egongo direla espero gabeko maitasun eta onarpen momentuak. Txarrena itxaroten egonda ere, batzuetan bizitzak honelako momentu eder eta ahaztezinak oparitzen dizkigu.