Inoiz ikusi duzu ziten programa bat bikote LGTBI-ekin?
I Kissed a Girl eta I Kissed a Boy izeneko reallityak ikus daitezke BBCren eskutik
2023an BBC Three katean I Kissed a Boy izeneko ziten programa bat estreinatu zen. 2024ean I Kissed a Girl programa iritsi zen kate berberara. Normalean ikusten diren ziten programetatik ezberdintzen dituen zerbait dute bi saio horiek. Lehenengoan gizonek bakarrik hartzen dute parte, eta bigarrenean, emakumeek bakarrik. Bai, ziten programa horietan, bikote homosexualak eratzen dira eta pertsona LGTBIek hartzen dute parte. Tamalez, zerbait arraroa bezala ikusten da, izan ere, normalean, horrelako saioak heterosexualak eta oso hetero normatiboak izaten dira. La Isla de las Tentaciones da horren adibide garbia, Telecinco katean 8 denboraldi ikusi badira ere, ez da pertsona LGTBIrik ikusi urte guztietan, eta ez da bikote homosexualik sortu. 8 denboraldietan pareja heterosexualak bakarrik ikusi dira.
I Kissed a Girl eta I Kissed a Boy saioten, sexu bereko pertsonek bakarrik hartzen dute parte. Adibidez, I Kissed a Girl saioan, bikoterik ez duten 10 emakume bisexual eta lesbiana elkartzen dituzte egundoko luxuko txalet batean. Bai, programa reality show bat da. Programak egiten duen lehenengo gauza bikoteak eratzea da, hau da, 10 emakumetatik ausaz tokatutako 5 bikote sortzen dira. Eta behin bikoteak sortuta, bikote bakoitzak programaren tituluak dioena egin behar du: kasu honetan, neska bat (bakoitzari bikote bezala egokitu zaion neska) muxukatzea.
Horren ondoren, bizikidetza, zurrumurruak, esamesak... ezagutzen ditugun beste reality showetan gertatzen diren gauza berberak gertatzen dira. Hasieran eratutako bikotea gehiago ezagutu daiteke, edo beste bikoteetako pertsonak ezagutu ere bai... Eta zeremonia modukoak egiten dira, etxean gertatzen dena ikusteko. Kamerek grabatutako guztia ikusteko. Eta noski, bikote egonkorra ez den hori kanporatua izan daiteke.
Herrialde gehiagoetan
I Kissed a Girl albiste izan da azken aldian, programa herrialde gehiagotara zabal daitekelako. Erresuma Batuan sekulako arrakasta izan duen saioa Espainiara irits daiteke eta. Zehazki, telebista publikoko RTVE Play plataformara. Programa egokitu nahi da, eta horren arduraduna ITV Studio Iberia produktora izango da. Momentuz ez dira datu gehiago jakin, ez dakigu izenburu bera izango duen, formatua berdin berdina izango den, noiz ikusi ahal izango den, aurkezlea nor izango den... Bakarrik, LGTBI friendly saio bat Espainiako telebista publikora iritsiko dela dakigu.
Argi dagoena zera da, aniztasun sexualaren errepresentazioa beharrezkoa dela telebista saioetan, eta oraindik eta gehiago telebista publikoetan. Horrelako saio batek aire freskoa ekarriko duela uka ezina da. Baina zuek zer uste duzue, La Isla de las Tentaciones programak bezalako arrakasta izan dezake? Posible da formatu heterosexual bat LGTBI bihurtzea?