Private.sh, zure pribatutasuna babestuko duen bilatzailea
Bilatzaileak webera sartzeko lehen geldialdia izan ohi dira. Nabigatzaileetan horren txertatuak daude, ezen askotan zuzenean bilatzen dugula helbide barran tekleatuz nahi dugun hori. Bilatzaile asko dauden arren aukeratzeko, Google da dudarik gabe ezagunena eta erabiliena. Kontua da Google-i ematen diogu informazioa Interneten gabiltzan bitartean bere beste zerbitzuek eta beste negozioek erabiltzen dituztela.
Denborarekin Google behartuta dago gutaz gordetzen dituen datuak erakustera eta guk nahi bezala editatzeko aukera uztera. Hala ere, Google-k gure datuak erabiltzen jarraitzen du bere onuretarako.
Google eta beste zenbait zerbitzuk zutaz gehiegi dakitela uste baduzu eta alternatiba eraginkorrak nahi badituzu badago aukerarik. DuckDuckGo da erabiliena, baina badira beste hainbat bilatzaile ere, horien artean Private.sh.
Private.sh sartzen garenean maskota lagunkoi bat aurkituko dugu lehendabizi eta bilatzaile koadro bat. Oraingoz guztia normal, ezta? Beste edozein bilatzaile bezalako da. Ezberdintasunak ordea bilatzaile koadro horretan hasten dira apur bat behatzen badugu. Bertan herrialdea eta hizkuntza aukeratu daitezke, nahiz eta Private-sh ez dio gure nabigatzaileari non gauden galdetuko Google-k egiten duen bezala.
Nola babesten gaitu bada Private.sh bilatzaileak Interneten gauzak bilatzen ditugun bitartean? Hasteko, bilaketak zifratuak daude. Honela, bilatzaileak ezin du informazio hori biltegiratu. Hau da, bilatzaileak ez daki zer ari garen bilatzen. Bigarrenik, proxy baten atzean ezkutatua geratzen da IP-a, hau da, ez du jakingo nondik bilatzen dugu edo zer gailutatik ari garen bilaketa hori egiten. Azkenik, bilatzaileak gure galdera deszifratzen du bilatzeko eta ondoren emaitzak zifratzen ditu. Guk nahi ditugun emaitzak eskuratuko ditugu, baina gure pribatutasuna trukean eman gabe. Guzti hau segundo gutxitan egiten du, guk nabaritu ere egin gabe.
Egungo nabigatzaileek bilatzailea zuzenean nabigatzailean txertatzeko aukera ematen dute, ez daude ordea bilatzaile guztiak. Private.sh-ren kasuan oraingoz bilatzaile hau bilatzeko zuzenean bere webgunea tekleatu beharko genuke.
Bilaketari dagokionez, oraingoz emaitzak antolatu gabe ematen ditu, hau da, informazioa iruditan, albistetan, bideoetan edo esteketan banatu gabe. Nahiz eta webgunean edo albisteak bilatzeko aukera ematen duen. Galdera zehatzak erantzutea ere kostatzen zaio. Hala ere, zerbait zehatza bilatzen baduzu aurkituko duzu. Bilatzaileak, denborarekin, bere bidea egin ahala gauza guzti hauek fintzen joango dira, beraz, pazientzia!