Proiektuak aurkezteko epea ireki du gazteentzako MartxUp! programak

Proiektuak aurkezteko epea ireki du gazteentzako MartxUp! programak Uztailaren 12ra arte bidal daitezke ideia eta proiektuak, bana ala taldeka. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/proiektuak-aurkezteko-epea-ireki-du-gazteentzako-martup-programak/@@download/image/martxup.png
2024/06/14
Uztailaren 12ra arte bidal daitezke ideia eta proiektuak, bana ala taldeka.
Proiektuak aurkezteko epea ireki du gazteentzako MartxUp! programak

Donostiar gazteen ideiak landu eta horiek garatzen laguntzeko helburua du MartxUp! 2024 programak, eta ideiak eta proiektuak aurkezteko epea ireki dute.

Deialdian 18 eta 30 urtera bitarteko gazteek parte hartu ahal dute banaka nahiz taldeka, eta taldekideetako batek, gutxienez, donostiarra izan beharko du. Proiektuak, hautatuak izanez gero, bi eta lau pertsona arteko taldetan landu beharko dira.

Proiektuek Donostian izango dute garapen eremua eta Donostia edo hiritarren onurarako izango dira. Jarduera eremua askea izango da. Proiektuak zirriborro, garapen edo inplementazio fasean aurkez daitezke. Parte hartzeko eskaera www.martxup.eus orrialdean aurkeztu behar da uztailaren 12ra arteko epean.

Proiektu-kideek proiektuaren erronken araberako formazioa jasoko dute. Garapen fasea bost tailer desberdinetan banatuko da, urritik abendura bitarte. Proiektuak zehaztu, akzio plan bat burutu eta saretze prozesua hasiko dute, proiektua abian jarriz. Gero, aurkeztu egingo dute.

MartxUp!-eko epaimahaiak proiektuen bideragarritasuna, originaltasuna, berrikuntza eta zehaztapen maila izango ditu aintzat.