Raquel Samitier ilustratzailearen lana ikus daiteke Donostiako Aiete Kultur Etxean

Raquel Samitier ilustratzailearen lana ikus daiteke Donostiako Aiete Kultur Etxean Irailaren 8ra arte bisita daiteke erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/raquel-samitier-ilustratzailearen-lana-ikus-daiteke-donostiako-aiete-kultur-etxean/@@download/image/Ilustr-txokoa-Samitier-horizontala.jpg
2024/06/21
Irailaren 8ra arte bisita daiteke erakusketa.
Raquel Samitier ilustratzailearen lana ikus daiteke Donostiako Aiete Kultur Etxean

2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak, eta orain Raquel Sametierren txanda da. 

Giza Zientzietan (Kultura Kudeaketa, Nafarroako Unibertsitatea, 2004) eta Arte Ederretan (EHU, 2010) lizentziatua da Sametier ilustratzailea. Teknika piktoriko, digital eta narratiboetan trebatua da. 2019ean Iruñean izan zen Nafarroako ilustratzaileei eskainitako Imajinarioak erakusketan parte hartu zuen.

Gaur egun bere proiektu pertsonala haurrentzako albumetara bideratuta dago. Horren bitartez, bere hitzetan, “ilustrazioa eta narrazio grafikoa uztartu” ditzake “haurren mundu liluragarri eta zoroa esploratzeko”.

Euskal Haur Literaturaren esparruan zenbait liburu argitaratu ditu: Gretaren lagun onena (Yolanda Arrieta eta Raquel Samitier; Denonartean, 2022), Gorka Kaputz eta bere zomorroak (Raquel Samitier; Denonartean, 2021), Basajaun eta munduko beste lagun iletsu batzuk (Donald Navas eta Raquel Samitier; Itzul.: Jone Hualde; Denonartean, 2021), Behisuzkoa (Inés Sáenz de Pipaón eta Raquel Samitier; Erein, 2021), eta Rotia eta Rensu album bilduma (Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde eta Raquel Samitier; Erein, 2021), besteak beste.

Ilustratzaile lanean ere hainbat gauza egin ditu, tartean Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 16. edizioko kartela, Elkarren Euskarazko Jolasen Katalogoa (2023-2024) eta Alaitz ikastetxeko liburutegiko Ipotxen Liburutegia murala. 

Erakusketa irailaren 8ra arte egongo da zabalik, Aiete Kultur Etxean.