Raul Diaz Rivas: "Word-a eta biok lagun minak gara"
Gaur egungo espainiako telesail arrakastatsuenaetako bat da 'Aida'. Zer dago horren atzean? Besteak beste, 30 urteko gidoilari portugaletear baten burua. Jira eta bira.
Lasai egon, ez diogu inori esango: zein da Aidaren arrakastaren gakoa? Aktore bikainak, ia hilabete izatea kapitulu bakoitza egiteko eta umore mikatza.
Gidoigile talde zabala zarete. Ez esan denak ados jartzen zaretenik ...
Saiatzen gara gehienen gustura adosten, baina beti dago nagusi baterabakitzeko. Tamalez, batzuetan ni neu naiz.
Lan tresnarik eraginkorrena? Ordenagailua? Papera?
Hori dena eta post-it asko. Word programa eta biok lagun minak gara.
Nola iritsi zen Portugaleteko gazte bat Globomedia bezalako enpresaerraldoi batera?
Autobusez. Eta karrera eta gradu ondoko bana, etaETBko hiru programa eta 7 vidas telesailerako hiru gidoi froga eginda.
Aida sasoi betean dago, baina egunen batean bukatuko da. Ideiaren bat buruan?
Gidoigile guztiok daukagu ideiaren bat tiradera batean gordea, baina orain Aidarekin nabil burubelarri.
Zer pertsonaik du lehengaia telesail mamitsua egiteko?
Fran Yestefutbolaria Arabiar Emirerrietara iritsi zenekoarekin egingo nuke.Kontrasteak une barregarriak utziko zituen, ziur!
Esan ohi da inspirazioa edozein unetan eta lekutan irits daitekeela.Zure kasuan Bulegoan, etxean, ohean, neska-lagunarekin afaltzenzaudela ...
Ohikoa da ni idazten ikustea metroko paretaren kontra jarritaero moduan.
Zeintzuk dira gidoigile onenaren bertuteak?
Nire ustez, ideia askosortzeko ahalmena, besteen ideia onak aitortzen jakitea eta batik bat,talde lanean jarduten ikastea.
Telesail kuttuna?
Oraingoen artean, Mad Men eta IT Crowd. Batean hariaoso ondo eramaten dute eta bestea oso berritzailea delako. ETBkoenartean, Rossane, Fawlty Towers eta Dragoi Bola.
Telesail bat ondo doanean loria aktoreentzat da. Etsita?
Jende askoren lanaren aurpegia dira, nolabait. Ez da etsigarria.Izugarri estimatzen dut kafe bat hartu ahal izatea, inork ni ezagutugabe.
Zer aktorerekin gustatuko litzaizuke lan egitea?
Eskatzea librea denez,ba, Bill Murrayrekin eta Tina Feyrekin. Gertukoen artean, GorkaOtxoarekin eta Barbara Goenagarekin.
Zer da errazagoa, Aida bezalako komedia batean lan egitea ala bestemota batekoan?
Esaten dute komedia zailena dela, baina nik ez dut neureburua ikusten drama bat egiten. Komedietan erraza da egiten ari zarenakfuntzionatzen duen edo ez jakitea: jendeak barre egiten du.
Maniaren bat?
Amonak esaten duena esaten duela (kar, kar, kar), akatsasko ditut. Maniaren bat: beti toki berean idaztea eta etxeko atea itxidudala bitan egiaztatzea.
Pertsonaia jakin baten gaineko ardura duzu, ala denak denekin aritzenzarete?
Denon artean idazten ditugu. Askotan galdetzen digute horriburuz.
Audientzia datuak iritsi berri dira eta oso onak dira. Zer egiten duzue?
Lanean jarraitzen dugu, hamaiketako batek lagunduta.
Eta txarrak badira, zer?
Lanean jarraitzen dugu, baina kontu korrontean geratzen zaigunari begiratzen diogu.