Renfek Bilboko eta Donostako aldirietako zerbitzuei buruzko informazioa zabaltzen du Whatsapp bidez
Egunerokoan trena erabiltzen baduzu, zure Whatsappean jaso dezakezu zerbitzu horiei buruzko informazioa.
Renfe Bilboko eta Donostiako aldirietako tren zerbitzuari buruzko informazioa zabaltzeko Whatsapp kanala sortu du, bidariei azken orduko informazioa emate aldera.
Kanaletan trenen zirkulazioari buruzko albisteak argitaratzen dituzte, ordutegi aldaketak eta trenen atzerapenak jakinarazteko, eta baita garraio plan alternatiboak ere. Webgune, aplikazio zein geltokietan ematen den informazioari beste kanal bat erantsi diote beraz.
Whatsapp aplikazioan topatuko dituzu Bilboko eta Donostietako aldirietako zerbitzuei buruzko bi kanalak. Bilbokoa hemen eta Donostiakoa, berriz, hemen. Bertan sartu eta harpidetu egin behar da, eta informazioa eguneratu ahala jasoko duzu kanal horretan bertan.