Robin Hood beltza

Iaz Ridley Scotten eskutik lapurren printzearen jatorria ezagutu bagenuen, Andy eta Lana (lehen Larry) Wachowskik pertsonaiaren bertsio urbano eta modernoa erakutsiko digute. Hood izango du titulu filmak eta neba-arrebek eurek idatziko dute gidoia. Horixe da momentuz dakiguna, Matrix unibertsoaren sortzaileen proiektuekin gertatu ohi den legez, sekretismoa izugarria baita. Hori bai, zurrumurruek diotenez, protagonista gorpuzteko hautagai nagusia Will Smith izan daiteke.