Rosalía eta Aitana Valentziako tragedian, isilean, laguntzen
Espainiako Estatu osoa hunkitu duen Valentziako hondamendiaren ostean, Rosalía eta Aitana abeslari ezagunak eztabaida mediatiko baten erdian kokatu ziren. Euren jarraitzaile asko, eta sare sozialetako erabiltzaile batzuk, bi artistak kritikatzen hasi ziren, publikoki egoeraren inguruan adierazpenik ez egiteagatik. Izan ere, beste zeinbat pertsona publikok berehala adierazi zioten Valentziako herriari euren babesa.
Alabaina, Rosalía eta Aitanak jasotako iruzkin ezkorrak oker zeuden, indeferentzia erakustetik oso urrun baitaude bi abeslariak. Bi artisten hurbilekoek informatu dutenez, harrabotsik atera gabe bidaiatu zuten Valentziara, beste boluntarioekin eta larrialde taldeekin batera, zeregin ezberdinetan lagundu ahal izateko. Iturri ezberdinek ziurtatu dute bai Rosalíak eta bai Aitanak “isilean” laguntzea aukeratu dutela, ahalegin zintzoa eginez eta keinua mediatiko ez bihurtuz.
Euren parte hartzea argitara atera ostean, sare sozialetatik artistak kritikatu zituztenek euren hitza jan behar izan dute. Aldi berean, bi artisten zaleek eta Valentziarrek euren esker ona adierazi dute. “Batzuetan, ekintzarik onenak munduari erakutsi gabe egin litezke”, esan zuen eurekin batera lanean aritu zen boluntario batek. Bertan zegoen beste batek adierazi zuenez, biak “umilak eta konprometituak izan ziren, ez zuten kamararik nahi, lagundu baino ez”.
Ekintza isil honek bi emakumeekiko miresmena areagotu du eta baita hausnarketa ere; azpimarratuz konpromisoa eta enpatia erakutsi litezkeela sare sozialetan argitalpenik egin gabe.