RTZ Kolektiboak parte hartuko du Iparhots egonaldi artistikoan

RTZ Kolektiboak parte hartuko du Iparhots egonaldi artistikoan Azpeitiko Dinamoan eta Biarritzeko Atabalen egingo dituzte egonaldiak, urrian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rtz-kolektiboak-parte-hartuko-du-iparhots-egonaldi-artistikoan/@@download/image/rz.jpeg
2024/07/24

Argazkiak: RTZ Kolektiboa

Azpeitiko Dinamoan eta Biarritzeko Atabalen egingo dituzte egonaldiak, urrian.
RTZ Kolektiboak parte hartuko du Iparhots egonaldi artistikoan

Euskal Kultur Erakundeak, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen dute Iparhots egonaldi artistikoaren programa eta RTZ Kolektiboa hautatu dute deialdi honetan. Iaz Ekhi Lambert izan zen aukeratua eta aurten Baionako taldea.

Bi zatitan banatutako egonaldia izango da: urriaren 26an eta 27an, Azpeitiako Dinamoa sormen gunean, eta urriaren 28an eta 29an, berriz, Biarritzeko Atabalen.

Elkarlan honen helburua musikariei, sortzaileei eta Ipar Euskal Herriko musika eragileei proiektu berriak sortzeko eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzea da. 

RTZ Kolektiboa rap taldea da eta Baionako Zizpa gaztetxean sortu zen. Rap tailerrak eman zituzten hasieran, eta musika sortzen aritu dira azkenaldian. Konkista izeneko EPa dute sortua. Lau rap kantarik osatzen dute kolektiboa:  Petri-k, Oph-ek, Frel Asiat-ek eta TLM-ek.