Sagardo Egunarekin hasiko dira Donostiako Euskal Jaiak

Larunbatean izango da, 11:00etatik 14:00etara. Konstituzio plaza jendez lepo egongo da, ohi lez. 50 bat sagardogilek parte hartuko dute, eta bakailao tortilla eta txorizo ogitartekoak ere jan ahal izango dira.


Arratsaldean, besteak beste, esku dantza eta Donostia Dantzan –Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta– izango dira, eta gauean Ze Esatek taldeak kontzertua emango du Konstituzio plazan. Igande arratsaldean Dantza Suelto Txapelketa egingo dute.
Hilaren 11n, larunbata, Donostia Bertsotan egingo dute.