Sare sozialetako datuak erakutsi bidaiatzeko

AEBk sare sozialen inguruko datuak eskatuko ditu bisan; neurriak polemika piztu du.

Polemika piztu du Donald Trumpen azken neurriak; dirudienez, AEBetan gelditzeko bisa eskatzen duten hainbati beren sare sozialetako datuak eskatzen hasi dira. Zehazki, azken 5 urteetako datu pertsonalak bilatzen dituzte sare sozialetan, eta horrekin batera, azken 15 urtetako datu guztiak eskatzen hasi dira.

 

Bidaiariei egiten zaien galdeketan, bisa eskatzaileek beren sare sozialetan erabiltzen duten erabiltzaile izena eman behar dute, eta baita beren emaila eta telefono zenbakia. Horrekin batera, azken bost urteetako datu berak ere eman behar dituzte.

 

Bestalde, azken 15 urteetan izan dituzten lanak, senideen izen eta jaiotze datak eta aurreko pasaporteak ere zehaztu behar dituzte, eta baita epe horretan non bizi izan diren. Ados al zaudete neurriarekin?