Sareko edo telefono bidezko iruzurrak saihesteko aholkuak

Telefonoz, emailez, mezu bidez... egiten diren iruzurren aurrean babesteko zenbait gomendio bildu ditugu.

Gero eta ohikoagoak dira telefono zein sare bidezko iruzurrak. Ingelesez phishing terminologia erabiltzen da halakoak izendatzeko. Ohikoa da erosketak eta ordainketak online egitea, eta gure datuak ere eman ohi ditugu, batzuetan zuhurtzia handirik gabe. Norberak kontratatutako konpainia baten, bankuaren... izenean ari direla esan, norbanakoa engainatuz, eta datu pertsonalak, bankukoak, erabiltzaile izenak eta bestelako informazioa eskuratzen dute formularioa betetzeko eskatuz, ordainketa bat eginez edo zuzenean datuak emanda.

Iruzur mota ezberdinak daude, erabilitako bitartekoaren arabera; phishinga, posta elektronikoa erabiltzen dutenean; smishing-a: mugikorreko SMSak erabiltzen dituztenean; eta vishing-a, telefono deiak erabiltzean. QR bidezko iruzurrak, qrishinga, eta sare sozialen bidezkoak ere baude, Whatsapp-a erabiliz esaterako. Sareetan behin baino gehiagotan ikusi ditugu, adibidez, mezularitza aplikazioen bidez, familiako kide bat dela sinetsarazi eta larrialdi bat tarteko, bizum bidez dirua bidaltzeko eskatzen duten iruzurrak.

Zer egin dezakegu halako iruzurrak saihesteko? Hona hemen aholku batzuk: