Selfieak egiteko droneak heldu dira

Agur besoa luzatzeari, agur makilei... aurrerantzean, AirSelfie-ak airetik erretratatuko du postureoa!

Instagrama eta gainerako sare sozialak irauliko dituen gailua iritsi da merkatura: AirSelfie, selfieak edozein angelutatik eta 20 metroko altueratik erretratatzeko gai den minidronea.

Txikia eta arina (52 gramo eskas), poltsikoan gordetzeko modukoa da, erraz sartzen da sakelako telefono baten karkasan eta aplikazio baten bitartez gida daiteke. Harrigarria da hainbeste baliabide eskaintzea: 5 megapixeleko kamera, lau helize, wifi konektibitatea, 4GB-ko SD txartelak ere irakurtzeko gaitasuna, USB konektorea... beharrezko guztia argazkia egin eta momentuan sare sozialetara igotzeko.

Desabantailaren bat ere badu, ez gaitezen engaina: ditxosozko gailutxoak 350 euro balio ditu, eta bateriak 3 orduko hegaldia besterik ez du osatzen. Postureoaren errege-erreginek @airselfiecamera-ri hozka egingo diote hala ere, ziur!

Info+: http://www.airselfiecamera.com/