Selfiearen kulturak gazteen autoestimuan duen eragina erakusten du proiektu fotografiko honek
Sare sozialetan ez dago ia argazkirik inongo ediziorik gabekoa eta hau arazo bilakatzen ari da gazteen osasun psikologikoari dagokionez.
Asko eta asko dira egungo gizarte modernoan edertasun tratamendu bat egin edo egitean pentsatzen ari direnak, eta beste asko baita ebakuntza gelatik pasatzean ere beren gorputzeko zatiren bat hobetzeko. Orain dela ez asko, ebakuntza gelatik pasatzearena tentuz pentsatu beharreko zerbait zen, orain geroz eta ohikoagoak dira, eta batzuk pentsatzen dute egin beharreko zerbait dela influencer bilakatzeko eta jarraitzaileak eskuratzeko.
Zeren noski, nahiz eta jakin sare sozialetan ikusten dugun gehiengoa ez dela erreala, gizarteak etengabe esaten digu hori dela perfekzioaren eredua eta hori lortzera bideratu behar dituguna gure ahaleginak. Sineskeria hauengatik nerabe asko ebakuntza gelatik pasatzen dira edo edertasun tratamenduren bat egiten dute. Garai hauetako gauzarik garrantzitsuena selfie-tan ondo ateratzea baita, sare sozialetan perfekzioaren eredu bilakatzea.
Hain zuzen selfie hauen erruz egungo gazteak inoiz baino autoestimua baxuagoa dute. Edizio digitaleko tresnek perfektuak agertzeko bidea denon eskura jarri dute. Filtroak, photoshop-a eta beste zenbait truko erabiltzen ditugu gure alde onak goraipatzeko edota gustatzen ez zaiguna aldatzeko. Azken emaitzak ez du askotan gure antzik ere, eta hor dago arazoa. Hain justu, arazo hau islatu nahi izan du John Rankin argazkilariak Selfie Harm (Selfiaren kaltea) deitutako proiektu fotografikoak. Argazki hauek behatuz ari ikusten da egungo gizarteak ezarritako edertasun kanon zurrunak gazte askoren autoestimua suntsitzen ari direla.
Hau ikusteko, zenbait gazteri argazkiak egin dizkio Rankin-ek eta ondoren beraien gustura editatzen utzi die. Emaitzak harrigarriak dira. Proiektu honen helburua sare sozialek eta egungo gizartearen baloreak sortzen dituzten arazo psikologiak islatzea da. Depresioa eta antsietatea egungo arazorik nagusienak baitira, eta gazte askok pairatzen dituzte.
Emma, 16 urte
Honela, Rankinen nerabe batzuei argazkiak atera zizkien eta ondoren eskatu zien irudi hau editatzeko eurak ondo ikusten ziren arte edota gustura gelditzen ziren arte. Gehiengoak euren idoloak imitatzen zituzten begiak handituz, sudurra txikituz eta euren azala leun eta distiratsu utziz. Zer pentsatua ematen du sare sozialek sortu ditzaketen kaleen inguruan.
Eve, 17 urte
Jennifer, 16 urte
Seb, 16 urte
Isaac, 17 urte
Shereen, 18 urte
Siena, 17 urte