'Selma Huxley Barkham' udal ikerketa beka eskuratu nahi?
Deialdi honen helburu nagusia, Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko ikerketa lana egiteko beka ematea da. Izan ere, emakumeen ikuspegi eta ekarpenei balioa ematen ez dien kontakizuna izan da gure herriaren historia eraikitzeko ardatz. Gizonak izan dira objektu eta subjektu bakar, eta horrek, bazterrean gera tzen diren errealitateak aintzat hartzen ez dituen kontakizun bat eman digu. Ez dira emakumeen errelatuak jaso izan eta ondorioz, emakumeen ikusgarritasun sozialean defizit nabarmena izan dugu, bizitza ekonomikoan, gizartean, kultur mailan eta politika alorrean egindako ekarpenei dagokionean.
Ikerketaren iraupena, gehienez ere 18 hilabetekoa izango da, bekaren izendapen ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Nolanahi ere, beste 3 hilabetez luza daiteke epaimahaiak hala irizten badio. Ikerketarako 18.000 euro bideratuko dituzte
Berdintasunerako Sailak Emakumeen Memoria Historikoa berreskuratzeko genero ikuspegidun ikerketarako emango den Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren oinarriak zehaztu ditu.
Selma Huxley, Euskal Herriko itsasoari begira
Ingeles historialari ospetsua, 1927ko martxoaren 8an Londresen jaioa. Kanadako eta Euskal Herriko itsas historian espezializatu zen. Urte luzez ikertu zuen euskaldunek XVI eta XVII mendeetan Ternuan izandako presentzia. 1977ko udan, Selma Huxley andreak antolatutako espedizio batean, euskal baleontzien aztarnak aurkitu zituzten, tartean Red Baykoak. Sari ugari eman diote eta bere ikerketa-lanak aitortza esanguratsuak jaso ditu. Oñatiko herriarekin izandako lotura berezia dela-eta, ohore bat da ikerketari haren izena ematea.