Seme-alabentzat bikotekide bila dabiltza 50.000 guraso Beijingen

Beijingeko parke batean 50.000 guraso elkartu berri dira euren bikotekiderik gabeko seme-alabez informazioa elkar trukatzeko. Txinan, neska edo mutil lagunik ez dutenek presio handia jasan behar izaten dute; 'Soberakina' deitzen diete. Horren lekuko, neska batek berriki egindakoa: gurasoen aurrean haren mutil lagunaren planta egiteko prest zegoenaren bila atera zen kalera, 1.500 euro ordaintzeko prest zegoen. Guraso askoren mentalitate atzerakoia eta seme-alaba bakarra edukitzeko politikaren ondorio dira bikotekide gabekoek pairatzen duten antsietatea eta zoriontasun eza. Eta hori da munduko lehen potentzia?