SEXUMATOIA: AINHOA AZKUE
“Nire lehen esperientzia sexuala zazpi pisuko etxe bateko teilatuan izan zen”
AINHOA AZKUE ‘NEBUKAI’ (ORERETA, 1996) SORTU BERRI DUGUN ‘GOSEX’ BIDEOPODCASTEKO AURKEZLEA DA. BIDEOPODCASTEAN BEZALA, NATURALTASUNEZ ETA IREKITASUNEZ HITZ EGIN DIGU SEXUARI BURUZ.
- Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Hamaika bat urterekin. Oso arraroa izan zen, pertsona berri guztiekin bezala. - Zer da lehen begiratuan erakartzen zaituena?
Irribarrea eta usaina. Kolonia goxoa badu, akabo! - Kalabazak emateko edo jasotzeko modurik originalena?
Meme graziosoren bat bidaliz. - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Oraindik ez dut erabili, baina diru-zorroan kasinoko fitxa horietako bat izaten dut, gustuko dudan norbaiti emateko, “barkatu, hau erori zaizu” esanez. - App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
App-ak noizbait bai, baina match egin eta zuzenean ghosting egiten dut. - Sare sozialetan MZ-ak bidaltzen al dituzu ligatzeko?
Ez naiz batere zalea, baina zeharkako mezuak bai, erreakziotxoak eta halakoak. - Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Habbo Hotel-en zazpi urtez nire bikotekidea izan zen pertsona ezagutu nuen. - Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Pizza, eta postrea sorpresa. - Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Gero goxo-goxo geldituko zara lo”. - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Garbitzea. Hasi aurretik eta bukatu ondoren. - Pornoa ikusteko, bakarrik ala konpainian?
Ez naiz batere pornozalea, baina, kontsumitzekotan, konpainian. - Zein da etxean sexurako txokorik onena?
Sofa eta dutxa! - Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Garajera iritsi, kotxea aparkatu eta jo eta su hasi ginen… Bat-batean atea zabaldu zen; garajea partekatua zen eta lagunak etorri ziren kotxe bila. A zer barreak!
- Zein da zure fantasiarik zoroena?
Izu-atakeak, zistitisa, zauriak eta halakorik gabe sexuaz gozatzea. - Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Nire lehen esperientzia sexuala zazpi pisuko etxe bateko teilatuan izan zen. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Sauna bero-bero batean. - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Lehen aldiz emakumeekin esperimentatu nuenekoa. Bestelako sexua deskubritu nuen: naturala, enpatikoa eta segurua. - Eta traketsena?
Antsietate-atakeak izandakoak. - Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
Ez dut arazorik edozer gauza probatzeko, betiere kaka tartean ez badago.