SEXUMATOIA: AISSA INTXAUSTI

SEXUMATOIA: AISSA INTXAUSTI “Larrialdietara jo behar izan nuen hondartzan sexu-harremanak izan ostean alua oso handituta nuelako". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-aissa-intxausti/@@download/image/SEXUMATON_258_3.jpg
2024/06/14
elkarrizketa
“Larrialdietara jo behar izan nuen hondartzan sexu-harremanak izan ostean alua oso handituta nuelako".
SEXUMATOIA: AISSA INTXAUSTI

Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio, 1996) bertsoarekin loturiko hainbat kontutan aritu izan da aspalditik. Iaz Bizkaiko Bertso Txapelketako finalean kantatu zuen, eta bere izaera bizia eta ausarta erakutsi zuen beste behin. Baita titia ere.

  • Zein da noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Asko daude. Lotsaz aitortu behar dut: Elite (Carlos Montero eta Darío Madrona, 2018-...).
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    16 urterekin, Gernikako jaietan, random batekin. Tramitea gainetik kendu nahi nuen.
  • Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
    Egia osoa.
  • Zer da lehen kolpean erakartzen zaituena?
    Usaina.
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Parrandan asko, baina ghosting-a gehiagotan egin didate.
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Zuzena izatea.
  • App-ik edota sare sozialik erabili al duzu ligatzeko?
    Bai, Tinder. Instagrametik fitxaren bat edo beste, baina aspaldian ez dut Instagrametik ligatu. Gero eta alfergura handiagoa ematen didate.
  • Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
    Beraien bertsoak audioz bidaliz ligatuko dutela pentsatzen duten bertsofrikiak.
  • Zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
    “Lagunduko didazu komunera?”, “Peli bat ikusiko dugu?”... Edozein esaldik pertsona egokiak esanez gero.
  • Zein da etxean sexurako txokorik onena?
    Ohea eta dutxa, tartekatuz.



  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Pisukideak. Nirekin hizketan jarraitu zuen lasai-lasai.
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    Beti nahi izan dut orgia batean parte hartu, baina baten bat ezaguna tartean egonda.
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Etxerik eta kotxerik ez genuenean, halabeharrez. Durangoko Azokako hotza gogorra da gero!
  • Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
    Zoroena ezin kontatu. Behin Kroaziara joan nintzen ezezagun batengana asteburua txortan egiten pasatzeko.
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Ipurdia.
  • Eta traketsena?
    Larrialdietara jo behar izan nuen hondartzan sexu-harremanak izan ostean alua oso handituta nuelako. Kanpai bat zintzilik zirudien, ia ezin nintzen ibili! Beste batean, sexu-osteko lo kuluxkan, koilaratxoaren jarreran, 90eko ohean, lepora botaka egin zidaten. Epela zegoen.
  • Zer da sekula probatuko ez zenukeena?
    Ez nuke inoren kakarik jango.