[Sexumatoia] Aitor Majada: “Hasieran, hanka arteko organoak traizionatu egin ninduen behin baino gehiagotan”
Aitor Majada (Errenteria, 1997) tiktokerra eta abeslaria da eta ziur kantu ezagunen bere bertsioak entzun dituzula. Gaztezuloren ‘Gosex’ bideopodcastaren lehen atalean parte hartu du, pornoari buruz hizketan.
Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
Telesaila, Élite, eta filma, Fifty shades of gray.
Noiz eman zenuen zure lehen musua?
17 urterekin. Herriko mendi batean geratu ginen, banku batean eseri, eta hor gertatu zen magia.
Kalabazak emateko edo jasotzeko modurik originalena?
Kontu hauetan ez da originala edo berritzailea izan behar. Garrantzitsuena kontua izatea da eta gauzak ondo egitea eta komunikatzea, ez dakizulako beste pertsonaren buruan zer dagoen.
Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Bai, ez duzu ezer galtzen. Aparta den norbait ezagutu dezakezu. Kimikarik ez badago, zerbait hartu, hitz egin eta etxera.
Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Nire neska/mutil-lagun ohia erotuta zegoen”.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Aurpegiari asko erreparatzen diot. Gorputzak ere erakarri behar nau, baina aurpegiari eta ederra iruditzeari garrantzi handia ematen diot.
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Esango nuke trikimailua ni eta nire umorea garela. Beti naizen modukoa izaten naiz.
App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Bai, noski. Gaur egun gazteriaren %99,9a app edo sare sozialen bitartez aritzen da.
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenak bidaltzen al dituzu ligatzeko?
Duela hamar urte edo, lotsa gutxiago nuen ezezagunei hitz egiteko. Orain norbaitekin aukerak ditudanean soilik egiten dut. Originala izaten saiatzen naiz, nabarmentzeko ahalegina egiten dut.
Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Gasolindegian lanean ari nintzen eta neska batek dendara deitu zuen. Nire lankideak ez zion ondo ulertu, eta niri pasa zidan mugikorra. Barreak entzun ziren eta eskegi egin zuten. Nire lankideak uste zuen nire izena edo zenbakia zein zen galdetu ziotela. Lan-txanda bukatzean, zenbakia apuntatu nuen nire mugikorrean gordetzeko. Whatsappean gehitzean, deskubritu nuen deia jaso baino ordu eta erdi lehenago dendan gauza bat erosi zuen neska bat zela. Azkenean bi hilabeteko istorio motz bat izan nuen berarekin, karkar-kar.
Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
Ez didate gomendio askorik eman ligatzeko, baina onena egia esatea da beti.
TikTokerra izateak eta bertsioak egiteak jende asko erakartzen al du?
Ezagutzen ez dudan jendeak hitz egin dit DM bidez, baina momentuz ez dut ligatu, kar-kar.
Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
Ez daukat esaldirik. Gertatu behar bada, gertatuko da.
Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Auzoko edo herriko kebab gustukoenean: Durum misto menua, patata frijituekin, saltsa askorekin, eta edaria aukeran. Ez du hutsik egiten. 10/10.
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Neurria ematen saiatzen naiz, kar-kar-kar.
Pornoa ikusteko bakarrik ala konpainian? Eta zer porno mota duzu nahiago?
Momentuz bakarrik. Bikotekidea dudanean, nork daki. Porno motarena jakiteko nire mugikorra edo ordenagailua hackeatu beharko duzue, nik ez dut txintik esango, kar-kar.
Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Ikusi behintzat ez. Entzun ere ez dut uste, baina hori izan ditudan pisukideei galdetu beharko genieke.
Zein da etxean sexurako txokorik onena?
Nire logelako ohea, kar-kar.
Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Bai, baina gauez, ez eguzki-argi betean. Betiere, ahal den neurrian, errespetatuz noski!
Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Izan nuen bikotekide baten eraikineko teilatu lauan, gauez, izarrak zeruan. Hori bai, hotz pixka bat egiten zuen kar-kar-kar.
Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Bikote batekin hirukote bat egitea, baina ezezkoa eman nien, kar-kar-kar.
Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena? Eta traketsena?
Gozagarriena? Maiteminduta egonda larrua jotzea. Ez dago hori bezalakorik. Eta traketsena? Sexu munduan barneratzen hastean, hanken artean daukadan organoak traizionatu egin ninduen behin baino gehiagotan. Urduritasuna eta buruaren ahalmena.
Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Irekia naiz, beraz, nork daki! Hala ere, norbaitek zure gainean pixa edo kaka egitea oso nazkagarria iruditzen zait.