SEXUMATOIA: AMAIA CASTORENE
“Moralki debekatua den toki batean txortan egitea gustatuko litzaidake”
AMAIA CASTORENEK (BAIGORRI, 1988) ERREZETA ORIGINAL ETA SANOAK PROPOSATZEN DITU ‘APETITU ON’ BLOGEAN ETA SAREETAN. GAI-JARTZAILEA ERE BADA ETA KANALDUDEN ELIKADURA ETA ONGIZATEARI BURUZKO KRONIKAK EGITEN DITU BESTEAK BESTE.
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
La vie d'Adèle (Abdellatif Kechiche, 2013). - Eta noizbait bero-bero jarri zaituen jaki edo platera?
Desioak jateko gogoa kentzen dit, postrea zuzenki dastatu nahi dut! - Noiz eman zenuen zure lehen musua?
13 urte bete nituen udan, igerilekuko dutxetan. Zoragarria izan zen! Zenbait egunez pinpirinak sentitu nituen sabelean! - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Oso ona naiz ohean”! Askok umilagoak izaten ikasi behar lukete, gure esperantzak gutxiagotan etsituak izateko. - Zer da lehen begiratuan erakartzen zaituena?
Begirada eta irribarrea. Bien konbinazioak malezia puntu bat erakusten badu, hobe! - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Ezaxolakeria edo gauzak apur bat zail jartzea. Sedukzioaren jokoa iraunaraztea gustatzen zait. - App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu?
Inoiz ez! Ostatu ilunak eta herriko bestak dira nire jostalekua! - Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
Nik nire buruari emandakoa: nire buruan konfiantza hartzea eta argiki ezetz esatea gustatzen ez zaizkidan gauzei! - Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Gustatuko litzaidake gau honetan gure gorputzek elkarren ezagutza egin dezaten. Ezin dute ezkutatu jada elkar maite dutela!”. - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Sexua izan eta dutxatzea. Batzuetan dutxa asko dira egun batean... - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Moralki debekatua den toki batean egitea. - Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Bai, komun publikoak, aparkalekuak… Horretarako daude, ezta? - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Pentze batean, erreka baten ondoan. Bukolikoa! - Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Hiruko plana. Eta ezetz esan nuen! Agian probatu beharko nuke hil aintzin! - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Besteak nire plazera benetan helburutzat zuenean. Aski arraroa da azpimarratua izateko! - Eta traketsena?
Batzuetan ez du funtzionatzen eta ez da larria. Momentuan drama txiki bat den hori umorearekin hartu eta konplizitatea sortu dezake bi pertsonen artean. - Janaria sexu-jolaserako ere ona al da?
Niretzat ez! Nahiko maniatikoa naiz eta garbitasuna gustatzen zait! - Zer da sekula probatuko ez zenukeena?
Sexu jolasak grabatzea, ondorioek beldurtzen naute!