SEXUMATOIA: GOIURI ECEIZA

SEXUMATOIA: GOIURI ECEIZA “Momiaz mozorrotuta eman nuen lehen musua; eta bigarrena, hilerrian” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-goiuri-eceiza/@@download/image/SEXUMATON_263_1.jpg
2024/08/14
elkarrizketa
“Momiaz mozorrotuta eman nuen lehen musua; eta bigarrena, hilerrian”
SEXUMATOIA: GOIURI ECEIZA

GOIURI ECEIZA (TOLOSA, 1994) NAIZ IRRATIKO ‘BIGARREN KAFEA’ SAIOAN ENTZUN OHI DUGU.
KULTURA ETA BERDINTASUN ARLOETAKO ZINEGOTZI ERE BADA BERE HERRIAN.
ETA TARTEAN LIGATZE KONTUETARAKO ERE ASTIA IZATEN DU.

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Under the Tuscan Sun (Audrey Wells, 2003). Begirada fintzen joan naiz, baina hau berezia da niretzat.
  • Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Killing Eve (Phoebe Waller-Bridge, 2018-2022). Azpi-tonu erotikoa du: tentsioa, pasioa, intimitatea...
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    Kosta meditarraneoko hotel batean izan zen, momiaz mozorrotuta. Oso samurra. Bigarrena, herriko festetan, hilerrian. Orain gauza normalagoak gustatzen zaizkit, kar-kar!
  • Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
    “Ez feminismoa, eta ez matxismoa” edo “nire ex guztiak erotuta daude”.
  • Zer da lehen begiratuan erakartzen zaituena?
    Ez da lehen begiradan igartzen, baina ahots mota batzuk asko erakartzen naute!
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Azokan kalabaza postu bat jartzeko adina! Hegaldi bat hartu nuen behin mutil bat ikusteko, eta ez zen agertu. Azkenean, kontzertu bat ikusteko aprobetxatu nuen...
  • App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
    Bai! Tinder-en ezagutu nuen bikotekide ohi bat, eta lagun batzuk ere egin ditut, baina “kontsumo-azkar” hori arriskutsua izan daiteke.
  • Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
    Lagunen mutil-lagunak topatzea, beste lagun bati argazkiak lapurtu dizkiotela ikustea...
  • Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
    Kokotxak prestatu nituen azkeneko zitan eta arrakasta handia izan nuen. Hori bai, ez nizkioke edonori prestatuko!
  • Ligatzeko ‘playlist’-ik ba al daukazu?
    “Ardo kopa bat etxean” izeneko playlist bat dut. Hori jarri, sofan eseri, eta dena eginda dago!
  • Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
    “Etorri etxera, kroketak egingo dizkizut”.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Ohean bada, galtzerdiak kenduta, mesedez!
  • Zein da etxean sexurako txokorik onena?
    Orduaren arabera! Siesta ordua eta sofa, goizean goiz ohea…
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Konexio ona dagoenean, zaindua eta babestua sentitzen zarenean, horiek dira onenak!
  • Eta traketsena?
    Ziurrenik itsasoan izandako esperientziaren bat. Gainbaloratuta dago!
  • Zer da sekula probatuko ez zenukeena?
    Indarkeria motaren bat oinarritzat duena: asfixia sortu, irainak, umiliazioa...