SEXUMATOIA: IRUÑE Astitz larunbe

SEXUMATOIA: IRUÑE Astitz larunbe “Oso erakargarria egingo litzaidake nire 'crush'-arekin saskibaloian aritzea” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-irune-astitz-larunbe/@@download/image/SEXUMATON_251_2.jpg
2023/08/28
elkarrizketa
“Oso erakargarria egingo litzaidake nire 'crush'-arekin saskibaloian aritzea”
SEXUMATOIA: IRUÑE Astitz larunbe

GURE KOLABORATZAILE KUTUNA EDUKI SORTZAILEA DA SAREETAN, ETA SALTSAN IBILTZEA DU GUSTUKO. ‘IRUÑEA’ ONDO DEKLINATZEKO JARRAIBIDEAK ERE EMATEN DITU. LIGATZE KONTUETAN EZ OMEN DA OSO TREBEA, BAINA AUSARTU DA GALDERAK ERANTZUTEN.

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    The Holiday (Nancy Meyers, 2006), Kate Winslet eta Cameron Diaz aktoreekin.
  • Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
    The L Word (Ilene Chaiken, Michele Abbot, Kathy Greenberg, 2004-2009).
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    Ez dut gogoratzen. Jolasten izan zela uste dut.
  • Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
    Aurreko bikotea larrutzea eta erotuta dagoela erratea. Bueno, eta horren ostean Iruñea gaizki deklinatzea. Azkena broma da, noski. Edo ez…
  • Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
    Ahotsa eta irribarrea.
  • Kalabazarik eman al dizute inoiz?
    Bai.
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Kontua da ez dakidala ligatzen. Ergela naiz eta egitekotan nahi gabe egiten dut.
  • App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu?
    Bai, gaur egun nork ez?
  • Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
    Barazki lasagna edo gazta askotako pizza, eta postrerako, fruta txokolate beltz
    birrinduarekin.
  • Eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    Ni neu izatea.
  • Eta txarrena?
    Nire txiste txarrik ez kontatzea. Horrela ezin naiz ni izan!
  • Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
    Gogoa dagoenean, edozein lekutan!
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Nik dakidala ez!
  • Sexua zer kirolekin uztartu daiteke ongien, aldi berean egiteko?
    Kontaktua dagoen edozeinekin. Oso erakargarria egingo litzaidake nire crush-arekin saskibaloian aritzea!
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Ezin da kontatu…
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Ohean, a classic.
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Zaintzen zaituen eta atsegin duzun pertsonarekin edozein tokitan izango da gozagarria.
  • Eta traketsena?  
    Mozkortuta nengoeneko bat. Ez duzu hainbeste gozatzeko aukerarik.
  • Probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
    Hitz egitea da kontua!
  • Eta sekula probatuko ez zenukeena?
    Kaka eta pixa tartean dagoen edozer.