SEXUMATOIA: MADDI KINTANA
“EZIN DUT GALTZERDIAK JANTZITA OHEAN SARTU”
MADDI KINTANA (ZURICH, SUITZA, 1999) ‘KLAK’ PROIEKTUKO KIDEA DA ETA ‘KABALA’ PODCASTEKO AURKEZLEA. SARE SOZIALETAN ERE IBILTZEN DA SALTSAN. ZER KONTATU DIGUN JAKIN NAHI?
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Kutsidazu bidea, Ixabel (Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo, 2006). Euskal erromantizismo gordina. - Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Kabala, zein bestela? - Noiz eman zenuen zure lehen musua?
16 urterekin, parke bateko banku batean, ebaluazio azterketa baten aurretik. Ongi pasatu zen. - Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Ez, ez naiz fidatzen. - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Ikusi duzu Realaren azken partida?” edo “Eskerrik”. Txartel gorri asko daude. - Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Osotasunak, ez diot arreta ematen gorputz atal jakin bati. - Inoiz eman al dizute kalabazarik?
Ez, baina patatak bai! - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Ez dut trikimailurik, oso txarra naiz horrelakoetarako. - App-ik edota sare sozialik erabili al duzu ligatzeko?
Ez, old school hobe. - Ze menu prestatuko zenuke zita baterako?
Tipularik ez duen edozer gauza, agian tagliatelle alla carbonara. - Ligatzeko ‘playlist’-ik badaukazu?
Ez, regetoia nahikoa da, ezta? - Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
Norbere burua ez engainatzea. - Eta txarrena?
Jendeak aholkuak ematen dituenean, denok berdin funtzionatzen dugula pentsatuta. - Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Ingo al deu?”. - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Ezin dut galtzerdiekin lo egin. - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Independentzia eta sozialismoa. - Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Komunismoan toki guztiak dira publikoak. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Ohea. - Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Sauna batera joatea. Ezin dut beroa jasan! - Sexuan izan duzun esperientziarik traketsena?
Mozkortuta ziurrenik. - Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
Samurtasun tailerra. - Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Chemsex.