SEXUMATOIA: MAIDER GALARDI
“Sekulako orgasmo baten ondoren, beroaldi arraroa sentitu eta izu-atakea izan nuen!”
MAIDER GALARDI (LASARTE-ORIA, 1995) EHU-N TESIA BUKATZEN ARI DA, AFIT ANTROPOLOGIA FEMINISTA IKERKETA TALDEAN, ETA HAINBAT HEDABIDETAN KOLABORATZEN DU. BIZITZAZ GOZATZEA ERE ASKO GUSTATZEN ZAIOLA NABARMENDU DIGU, ETA ARGI GERATU ZAIGU ELKARRIZKETA HONEN BIDEZ.
- Zein da noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Telesailak baino, Jasone Osororen Jara eta bere abenturek jartzen gintuzten bero kuadrillakoak txikitan. - Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Lagun on batek gomendatua bada, bai. Gizon ezezagunekin geratzen bagara, makineria jartzen dugu martxan: norbere kotxea eraman, toki ezagunetara joan, lagunari zer moduz dagoen galdetu, hortik ateratzeko deitu.... - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
Gizon zis hetero bat bada: “Ai, bai, ni ere feminista aliatu bat naiz”. - Zer da lehen begiratuan erakartzen zaituena?
Gerria! - Ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Ez dakit ligatzen eta kuadrillakoek esaten dute tabernan pauma baten moduan ibiltzen naizela. - Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Blablacar eta Uberren mezuak utzi dizkidate ni gehiago ezagutzeko iradokizuna eginda. - Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
“Ez galdu denbora. Gustatzen bazaizu eta rollitoa dagoela nabari baduzu, galdetu zuzenean ea ligatzen ari zareten”. - Eta txarrena?
“Ez esan ligeari zerbaitek gogaitu zaituela, eta ekintzekin zigortu: ez hitz egin, paso egin, umore txarrarekin egon... kontura dadin eta zure atzetik etor dadin”. - Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Zerbait nahi ez baduzu, esan”. - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Lehen, zigarroa erretzen nuen larrua jo ondoren, sexia zelakoan, baina orain nagia ematen dit. - Zein da etxean sexurako txokorik onena?
Leiho ondoan, bizilagunek ikusi gabe. - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Hegazkinari beldurra diot eta gustura joango nintzateke komunera denbora-pasa. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Donostiako Urgulleko Zurriolako miradorea. - Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Konfinamendu betean Zarauzko industrialde batera joatea. Urduri joan nintzen, falafel batzuekin, eta hizketan eta jaten pasatu genuen denbora azkenean! - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Asteburu oso bat mendiko etxe batean, neguan eta biluzik pasa nuenekoa. - Eta traketsena?
Asteburu horretan bertan, sekulako orgasmoa eta gero, beroaldi arraroa sortu zitzaidan, eta izu-atake bat izan nuen sentsazioak nahastuta, kar-kar-kar. Dutxara sartu eta nire onera itzuli nintzen.