SEXUMATOIA: MAITE GARMENDIA

SEXUMATOIA: MAITE GARMENDIA “NIRE BIKOTEKIDE OHIAREN ANAIAK HARRAPATU GINTUEN JO ETA SU” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-maite-garmendia/@@download/image/SEXUMATON_244_2.jpg
2023/02/27
elkarrizketa
“NIRE BIKOTEKIDE OHIAREN ANAIAK HARRAPATU GINTUEN JO ETA SU”
SEXUMATOIA: MAITE GARMENDIA

MAITE GARMENDIA GALLASTEGI (SORALUZE, 1996) IRRATI ESATARIA DA GAZTEAKO 'GU' SAIOAN. DENETIK PROBATZEAREN ALDEKOA DA, BERAZ, ARGI UTZI DIGU EZ DUELA AURREIRITZI HANDIRIK.

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Ez zaizkit asko gustatzen film erromantikoak, baina bat aukeratzekotan La vie d'Adèle (Abdellatif Kechiche, 2013) hautatuko nuke, nahiz eta filmeko zuzendariak jarri zituen baldintzekin ez natorren bat.
  • Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Skins (Jamie Brittain eta Bryan Elsley, 2007-2013). Nerabe izatetik gaztaro hasierara bitarteko etapa horretan zure gustuak deskubritzen hasten zarenekoa.
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    Ez dut gogoratzen, 12 urterekin edo, kuadrillako mutil batekin. Ondo joan zen, baina uste dut biotako inork ez zuela aurrera jarraitu nahi.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Bai, zergatik ez? Denetik probatu behar da bizitza honetan… Zita nola ateratzen den beste kontu bat da…
  • Zer da lehen begiratuan erakartzen zaituena?
    Irribarreari asko erreparatzen diot eta, horrekin batera, begiradari. Pertsona batzuek zeozer berezia dute begiradan, distira ezberdina.
  • Irrati esataria izanik, bestearen ahotsa edo hitz egiteko modua garrantzitsua al da?
    Garrantzitsua dela esango nizuke, baina, egia esan, ez da lehenesten dudan gauzetako bat. Ahots bakoitzak bere berezitasuna du, baina ahots urratuak dira gehien gustatzen zaizkidanak.
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Bai, noski, eta ez da ezer pasatzen. Negar pixka bat egin eta aurrera.
  • Aplikazioak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizionala?
    Sekula ez dut deskargatu aplikaziorik ligatzeko, baina sare sozialak erabili ditut. Denbora asko pasatzen dugu sare sozialetan eta ondo aprobetxatu behar da.
  • Ligatzeko ‘playlist’-ik badaukazu?
    Ligatzeko ez, baina beste gauza batzuetarako bai.
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    Ez zaizkit ligatzeko gomendioak gustatzen. Azken batean, ezagutzen duzun pertsona bakoitza ezberdina da, eta ez dut sinesten ligatzeko taktika zehatzik existitzen denik. Zaren modukoa izan zaitez beste pertsona horrekin, eta kito!
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Bai, nire bikotekide ohiaren anaia gazteagoak, baina nik uste ondo disimulatu genuela.
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Hondartza esango nuke, baina erromantizismo handia egotzi zaiola iruditzen zait. Izan ere, etxera heldutakoan, hondartza erdia izaten duzu zurekin batera.
  • Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
    Ez dut uste hemen kontatzeko oso aproposa denik…
  • Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
    Nik uste dut denetik probatuko nukeela, hori bai, beste pertsonarekin (edo pertsonekin) inguru seguru eta atsegin batean nagoenean.