Sexumatoia: Nikola Zalduegi
“Ikaskide batek whatsapp bidez, komunera joateko esan zidan, berak han itxarongo ninduela...”
‘Zigortzaileak’ eta ‘Gernika’ filmetan zein ‘Go!azen’ telesailean ikusi dugu Nikola Zalduegi aktore gaztea (Bilbo, 1995); zinemaren eta antzerkiaren mundua magisteritza eta interpretazio ikasketekin uztartzen ditu, eta denerako astia duenez, kirolerako, musikarako eta lagunekin garagardo batzuk botatzeko tartea ere ateratzen du. Ze beste sekretu argituko ote dizkigu?
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
The Bridges of Madison County (Clint Eastwood, 1995) Meryl Streepek oso lan polita egin zuelako. - Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Ez! Orain arte izan ditudan zita guztietan beste pertsona aurretik ezagutzen nuen (kuadrillakoa, lagunen laguna, klasekoa, parranda batekoa...). Pixkat segurola naiz. - Lehen begiratuan segituan erakartzen zaituen hori?
Gehienetan ilea izaten da arreta deitzen didana. Ilehoriak izaten dira gehien gustatzen zaizkidanak, nahiz eta izan ditudan harreman ia guztiak beltzaranak izan diren. - Appak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
WhatsAppa ez dut oso gustuko, baina erabili izan dut ligatzeko. Aukeratzekotan nahiago dut aurrez aurreko zita tradizional bat! - Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
Ligatzeaz ari gara, ez beste pertsona intoxikatzeaz! Ziur aski, sushia edo halako zeozer erosiko nuke jatetxeren batean. - Zurekin oheratzeko ondoen funtzionatu duen esaldia?
“Pelikula bat jarriko dut?”. - Aurreko beroketak; bai ala zuzenean ekintzetara?
Aurreko beroketak BAI, mesedez. Bai norberarentzako eta, garrantzitsuena, bestearentzako. - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Ez naiz oso fantasiosoa egia esan. Baina… hegazkin bateko azafataren batekin hegazkineko komunean... - Inoiz egin al duzu leku publiko batean?
Bai, baina aukeratzearren nahiago leku pribatu batean. Leku publikoetan egiten denean, norbaitek harrapatzeak duen arriskuak jendeari morboa ematen dio, niri berriz, estresa sorrarazten dit. - Egin dizuten proposamenik bitxiena?
Agian ez bitxiena, baina gogoan daukadana: Unibertsitatean, klasean geundela, ikaskide batek, whatsapp bidez, komunera joateko esan zidan, berak han itxarongo ninduela... - Eta baiezkoa eman zenuen?
Kontuan hartu behar dugu unibertsitatean geundela, klasean, eta klaseak oso garrantzitsuak direla eta arduratsu jokatu behar dugu... NOSKI BAIETZ. - Gomendioren bat emango zenuke?
Gogoratu dena jolas bat dela eta denek gustura jolastu behar dugula. Ezin du bakar batek irabazi, guztiek irabazi behar dute. Jolasak norabide intimoa hartzen badu, mesedez, babes neurriak erabili! Eta garrantzitsuena, ez badute zurekin jolastu nahi, ez haserretu, ez insistitu, ez buelta gehiagorik eman, eta zoaz beste toki batera jolastera!