Sexumatoia: Pello Armendariz
“TOLOSAKO INAUTERIETAN KONTAINERREN ATZEAN EGIN NUEN TXORTAN”
PELLO ARMENDARIZ (DONOSTIA, 1991) 17 URTE ZITUENETIK DABIL MUSIKA MUNDUAN SKAKEITAN TALDEAREKIN. EUREN AZKEN DISKOA ‘NOLA GALDU DENBORA’ DEITZEN DA, BAINA BADIRUDI LIGATZE KONTUAN EZ DUELA MINUTURIK ERE ALFERRIK GALTZEN.
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Groundhog Day (Harold Ramis, 1993). - Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Rebelde Way (Martín Mariani, Cris Morena, Mauro Scandolari, 2002). - Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Botilaren jokoan, nerabezaro atarian. - Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Noizbait joan izan naiz eta ez da errepikatuko. - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
Txiste bat gaizki kontatzea edo, graziarik egin ez badio, txistea azaltzea. - Zer da lehen begiratuan erakartzen zaituen hori?
Ilea eta ezpainak, baina begiratzeko erak pisu handia du. - Appak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Zita tradizionalen zalea naiz. Lagun baten Zelestino rolarengatik sortzen direnak irten zaizkit hobekien. Tinder erabili izan dut, baina ez dit 24 ordu baino gehiago iraun. Ez daukat pazientziarik. - Ligatzeko zeinek ematen du emaitza hobea, parrandaz parranda ibiltzea ala ikastaroren bat egitea?
Parrandetako ligeak ere ondo daude. Hurrengo egunean komentatzeko istorio dibertigarriren bat gertatzen da beti. - Zer menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
Eramateko janaria erosiko nuke, eta txoko polit eta lasai batera joan. Lehen zita batean psikopata batek bakarrik prestatuko dizu plater bat, kontuz ibili! - Zer abestirekin izan duzu arrakasta?
Apatiarekin. “Benetakoa izateko prest bazaude deitu” dio abestiak. Telefono zenbakia aldatu behar izan nuen. - Ligatzeko inoiz eman dizuten gomendiorik onena?
Begietara begiratu eta pixka bat ezpainetara. - Eta txarrena?
Paso egiten duzun itxura egitea. - Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
Amaren etxeko sofa, ez da hondoratzen den horietakoa. Munduko amarik onena daukadanez, pisukoei utzi digu duela hilabete bat. - Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Amaren etxean bitan. Bigarrenean haserretu egin zen, eta zin eginarazi zidan hilabete baino gehiagoko zerbait ez bazen, ez nuela inor sartuko bere etxean. - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Aintzane Ezenarrorekin obsesioa izan nuen bere garaian. Gero, Arantza Quirogak ematen zidan morboa, eta, egun, jatorra eta normala den jendearekin izaten ditut ametsak. - Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Bai, baina nahiago dut nire ohean. Behin, Tolosako inauterietan, kontainer batzuen atzealdean egin nuen. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Kalak, oso leku intimoak dira. - Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Hirukote bat osatzea Aitor Valcarlos eta nire lehengusinarekin. Etika urtzen ari den mundu honetan, nire printzipioak zurrun mantendu eta ezezkoa eman nion.