Soldata berdintasuna Zeelanda Berriko futbol jokalarientzat

Emakume eta gizonek soldata bera jasoko dute herrialdean; zer iruditzen?

Bertako futbol federazioak hala erabakita, aurrerantzean soldata bera jasoko dute Zeelanda Berriko emakume eta gizonek. Halako neurria hartzen duen lehen herrialdea da Zeelanda Berria; ez dute gizonen soldata jaitsiko, ez gerturatuko, berdin-berdina kobratuko dute, genero araberako bereizketa erabat ezabatuz.

 

Mundu mailako rankingean 20. postuan daude Zeelanda Berriko emakume jokalariak; herrialdean oso miretsiak dira, eta federazioak aho batez hartu du soldatak berdintzeko erabakia, beren jokoaren kalitatea goratuz. Hemen antzeko erabakirik hartzeko aukera ikusten duzue?