Sorkun: Zuzenekoekin hasteko desiratzen nago"

Metak diskoetxeak Sorkun kantariaren bigarren diskoa kaleratu berri du: Duna. Morphine talde handiaren eragina, eta kolore asko nahasteko xedea antzematen zaizkio Oreretako abeslariaren disko berriari.
Duela bi urte zure bakarkako lehen diskoa kaleratu zenuen. Zer moduzko esperientzia izan zen?
Bakarlari gisa, horrelako zerbaitetan sartzea erabaki nuenean, beldur handia sentitu nuen. Hala ere, oso esperientzia ona izan zen, eta urtebete eman genuen astebururo kontzertuak ematen. Jendearen aldetik oso erantzun ona jaso genuen, eta gurekin aritutako taldeekin ere oso harreman polita egin genuen. Hala ere, esperientzia laburra izan zen, urte horren ondoren, Fermin Muguruza eta Kontrabandarekin biran joan bainintzen.
Zer moduz joan zen Fermin Muguruza eta Kontrabandarekin egindako bira hori?
Bederatzi hilabete izan ziren, gutxi gorabehera. Ferminekin egindako laugarren bira zen niretzat, eta oso gustura ibiltzen naiz berarekin. Korista gisa joaten naiz, eta korista izatea oso dibertigarria da: ez daukazu agertokiaren pisu hori zure gainean, hor abesten aritu arren. Askoz erantzukizun txikiagoa duzu.
Duna izeneko bigarren disko hau entzunda, saxo baritonoaren hotsak protagonismo handia duela nabari da. Horrek Morphine taldea oroitarazten du
Azkeneko hilabeteotan ez, baina nire bizitzan bai: asko entzun dut Morphine taldea. Morphinek saxo baritonoa erabiltzen zuen, eta rockaren barruan, ezaugarri horrekin, hori da daukagun erreferentzia bakarretakoa. Beraz, nahi gabe ere, disko honetako haizeak entzundakoan, talde hori etortzen zaizu burura. Pianoa eta teklatua ere hor daude, eta asko nabari da. Oro har, aurreko diskotik alde handia dago. Gitarran ere beste kolore batzuk daude.
Hala ere, apustu arriskutsua da saxo baritono hori; agian, jende askori oso arraroa irudituko baitzaio
Taldeko saxofoi-jotzailea, nirekin aritu zen Fermin Muguruza eta Kontrabandan, nahiz eta Ferminekin berak saxo tenorea jotzen zuen, ez saxo baritonoa. Gu biok Oreretakoak gara, eta txikitatik ezagutzen dugu elkar. Morphine gure talde kuttunetako bat izan da beti, eta beti esaten genion elkarri, horrelako zerbait egin behar genuela. Disko honetan, garbi ikusi nuen, oso ondo etorriko zela saxo dotore hori. Nire ustez, sekulako aldea dago saxo baritonoa eta saxo tenorearen artean, tenorea ez zait asko gustatzen, baina baritonoa zoragarria iruditzen zait.
Bigarren disko honetan, zer sortu du Sorkunek, eta zer taldeak?
Kontua da, proiektu hau uste baino lehenago sortu zela: izan ere, nik Fermin Muguruzaren bira bukatu nahi nuen, eta gero, lasaitasunez, aurrerantzean zer egin behar nuen erabaki. Baina ez zen horrela gertatu. Biraren erdian, surf pelikula bat musikatzea proposatu zidaten, eta nire burua lan egiten hasi zen: ideia pila sortu zitzaizkidan, eta gidoi bat idatzi nion Ikerri, gure taldean makinez arduratzen den lagunari. Gidoi horretan, gauza asko jaso nituen: erritmoak, koloreak, musika tresnak eta Iker lanean hasi zen. Bira bukatutakoan, zirriborro horiek taldean lantzen hasi ginen.
Abestietako hitzak laburrak eta zuzenak dira, korapilo askorik gabe
Nire hitzak oso motzak eta errazak dira, nik ez baitut euskara ondo menderatzen, eta ideia bat, emozio bat, edo beste zerbait sortzen denean, ez baitut handinahia izan nahi, ezta poesia idazterik ere. Abesterakoan, niretzako errazagoa da hitz gutxi edukitzea, horien gainean ahalik eta melodia zabalena egiteko.
Indartsu ikusten al duzu zure burua, berriro, astebururo, kontzertuak ematen aritzeko?
Bai, desiratzen nago. Urte eta erdi daramat proiektu honetan lanean, eta ezin dut lokalean denbora gehiago eman: entsegatzen, beti kantu berak egiten zuzenean jotzeko beharra dut. Abesti hauekin oholtza gainera ateratzeko beharra daukat.