'Speed dating' edo aurrez aurreko zita azkarretara buelta?
Ligatzeko aplikazioekin, match-ekin eta online saiakerekin etsita edota nazkatuta daude zenbaitzuk, eta aurrez aurrekorako bidea egiten ari dira. Hori dela eta, duela hamarkada batzuk, 90ekoan, modan egon zen speed dating edo zita azkarren joera ugaritzen ari da berriz. Kasu batzuetan slow dating ere egiten dute, era patxadatsuagoan.
Speed dating edo zita azkarren dinamika honakoa da: parte-hartzaileak tarte labur batez elkartzen dira, minutuetako kontua, eta, hala, bakoitzak bestearen gutxi gorabeherako irudi bat egiten du, lehen inpresioa sortu. Zita bakoitzaren denbora-tartea igarotakoan, txandakatu egiten dira eta beste pertsona bat ezagutzen dute eta harekin hizketaldia izan. Zita-kate bat da nolabait.
Amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak antolakuntzako kideei esaten die zein gustatu zaien gehien eta, euren erantzunen arabera, kontaktuak elkatrukatzen dituzte euren artean, beste hitzordu bat egin dezaten.
Bikotekide bila dabiltzanentzat beste aukra bat gehiago. Zuk egin al duzu sekula? Parte hartuko al zenuke?