Suedia herrialdetik borondatez joaten diren migratzaileei 30.000 euro ordaintzea pentsatzen ari da

Suedia herrialdetik borondatez joaten diren migratzaileei 30.000 euro ordaintzea pentsatzen ari da Distopia bat dirudi, baina gertatzen ari da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suediak-herrialdetik-borondatez-joaten-diren-migratzaileei-30-000-euro-ordaintzea-pentsatzen-ari-d/@@download/image/Captura de pantalla 2024-09-17 a las 7.27.36.png
2024/09/18
Distopia bat dirudi, baina gertatzen ari da.
Suedia herrialdetik borondatez joaten diren migratzaileei 30.000 euro ordaintzea pentsatzen ari da

Suediak 30.000 euroraino “laguntzak” eman nahi dizkie, eurek nahita, herrialdetik alde egiten duten etorkinei. Orain dela gutxira arte herrialde eskandinaviarra gerretatik eta egoera latzetatik ihesi zetozenen aterpe izan da. Hamarkada luzetan superpotentzia humanitarioa kontsideratu izan da herrialdea. Azken urteetan ordea aldaketa gertatu da. Orain, jatorrizko herrialdera borondatez itzultzen diren etorkinei 350.000 korona suediar eman nahi dizkie (30.000 euro inguru). Eskuineko gobernuak esan duenez, 2026tik aurrera jarriko da indarrean neurri hau. 



“Paradigma aldaketa batean murgilduta dago gure migratze politika”, azaldu du
Johan Forsell-ek, migrazio ministroak, prentsaurreko batean. Gaur egun, migratzaileek 10.000 koroa jasotzen dituzte heldu bakoitzeko eta 5.000 korona haur bakoitzeko; 40.000 koroa direlarik topea familiako. Forssell-ek esan du aurreko urtean pertsona bakarrak onartu zuela eskaintza. Horregatik erabaki da “pizgarriaren” diru kopurua igotzea; lanik gabe edo diru-sarrera urriak dituzten ehunka edo milaka etorkin erakarriko omen ditu.



Pasaden hilean, gobernuak enkargatutako ikerketa batek ondorioztatu du ez dela gomendagarria dirulaguntzen kopurua modu esanguratsuan haztea, ez omen duelako esperotako eraginkortasuna inbertituko den diru kopururako. Gainera, ikerketa zuzendu duen Joakim
Ruist-ek gehitu du, igoera ekonomiko horrek etorkinei herrialdean ongi etorriak ez direnaren seinaleak bidaliko dizkiela uste du, integrazio ahaleginak are eta gehiago zailduz. 



Europako beste herrialde batzuk ere dirulaguntzak eskaintzen dituzte pizgarri moduan, etorkinak etxera itzuli daitezen. Danimarkak 15.000 euro inguru ordaintzen ditu
pertson bakoitzeko eta 1.500 euro inguru Norvegiak. Frantziak 2.800 eta Alemaniak 2.000 inguru.



Orain arte, Suedia oso eskuzabala izan da etorkinekin. 1970eko hamarkadan migratzaile kopuru handia jaso zuen, baita 1990eko hamarkadan ere. Suediar etorkin gehienak antzinako Jugoslaviakoak, Siriakoak,
Afganistangoak, Somaliakoak, Iranekoak eta Irakekoak dira. 2015. urtean soilik, Europako etorkinen krisiaren erdian Suediak 160.000 asilo-eskari onartu zituen. Etorkinen artean daude, ordea, langabezia tasarik altuenak, eta horrek Suediako aberastasunean ezberdintasunak handitu ditu, euren ongizate sozialaren sistema ezbaian jarriz. 



2015eko etorkin krisia inflexio puntua izan zen. Garai hartan, gobernu sozialdemokratak jada ezin zuela ate irekien politikarekin jarraitu iragarri zuen. Ordutik, izan ezkerreko gobernua ala eskuinekoa, migrazioa gelditzeko hainbat neurri hartu dituzte.