Suedian gozoki eskasia sortu da, TikToken biral bilakatutako bideo bat dela eta

Suedian gozoki eskasia sortu da, TikToken biral bilakatutako bideo bat dela eta Suediarren astean behin askotariko gozokiak jateko ohitura dute eta horietako batzuetan eskasia edo falta sumatu omen dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suedian-gozoki-eskasia-sortu-da-tiktoken-biral-bilakatutako-bideo-bat-dela-eta/@@download/image/gozoak.png
2024/12/02
Suediarren astean behin askotariko gozokiak jateko ohitura dute eta horietako batzuetan eskasia edo falta sumatu omen dute.
Suedian gozoki eskasia sortu da, TikToken biral bilakatutako bideo bat dela eta

TikTok-ek eta bideo biralek duten indarra eta eragina ukaezina da. Sare sozial horretan biral egindako bideo bat dela medio, suediar gozokien eskaria handitu eta eskasian omen dabiltza orain. 

Suedian gozokien tradizio handia dago eta astean behin gozoki mordoxka bat jateko ohitura dute, lördagsgodis edo "larunbateko gozokiak" izenez ezaguna dena. 1950eko hamarkadan sortu zen usadio hau, osasun agintariek gozokiak astean behin bakarrik jatea gomendatu baitzuten, kariesak saiheste aldera.

Bideo biralak, ordea, zenbait gozokiren eskaria handitu du Estatu Batuetatik, Hego Koreatik eta herrialde eskandaniaviarretatik. Marygrace Graves izeneko influencer batek gozokien konpainia suediar batek New Yorken duen dendan bideoa grabatu zuen, majo zabaldu zen bideoa, eta horrek ilara luzeak sortu zituen dendan. Horretaz gain, suediar gozokiak joera bihurtu ziren sare sozialetan eta munduko hainbat tokitan bertako gozokiak jaten zituen jendearen bideoak edo edukiak agertu ziren.

Udako oporraldiak ere gozokien ekoizpenean eragina izan du, eta badirudi horrek zein eskaera handitzeak eskasia eragin duela zenbait gozokiren kasuan behintzat. Ondorioz, konpainia batzuk eskaintza handitzeko lanean ari dira eta, kasu batzuetan, gozoki motak murriztu dituzte aldatu behar den bakoitzean makinak berrabiarazi behar direla eta horrek ekoizpen denbora jaten dielako.

Astean behineko tradizioa betetzeko zenbait gozoki falta direla sumatu omen dute suediar batzuek. Horixe izan dadila arazorik handiena.