Tailla handiko modeloen iraultza

Tailla handiko modeloen iraultza 'Lentzeriaren gerlariak' ezizena dute, eta kolore, tamaina eta forma guztietako neskek osatutako modelo taldea dira; New Yorkeko Times Square inbaditu dute, Victoria's Secret markak bultzatzen dituen modelo moten aurka protesta egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tailla-handiko-modeloen-iraultza/@@download/image/Captura de pantalla 2017-12-13 a las 09.12.29.png
2017/12/13
albiste-laburra
'Lentzeriaren gerlariak' ezizena dute, eta kolore, tamaina eta forma guztietako neskek osatutako modelo taldea dira; New Yorkeko Times Square inbaditu dute, Victoria's Secret markak bultzatzen dituen modelo moten aurka protesta egiteko.
Tailla handiko modeloen iraultza

Hau ez da Victoria's Secret lentzeria etxearen desfile famatua, baina milaka jarraitzaile ditu. Lentzeriaren gerlariak dira, tamaina, kolore eta forma guztietako 20 modelok osatutako taldea. New York erdiguneko Times Square inbaditu dute, modaren munduko estereotipoekin apurtu eta aniztasuna aldarrikatzeko.

 

#TheRealCatWalk traolarekin, birala bihurtu da 20 modelo hauen kaleko pasarela. Marka handiek bultzatutako perfekzio modeloa faltsua dela salatu dute, eta edozein emakumek bere gorputza erakutsi dezakeela, baita bere neurriak kanonikoak ez badira eta zelulitisa edota ildoak badituzte ere. Bitartean, Victoria's Secret besalako etxeek ez dute ezer jakin beren ustezko kanon horretatik ateratzen diren modeloez; Ashley Graham modelo ospetsua hainbatetan saiatu da muga hori gainditzen, arrakastarik gabe. Eta zuei, zer iruditzen zaizue modelo hauen proposamena?