Teknologia berriak
Teknologia berriek guztiz hartu dute gure gizartea. Edozein aldetara begiratuta ere, teknologiaz inguraturik gaude; eta horren guzti horren errudun gu geu gara.
Ez al dugu guztiok erabateko erosotasun nahi? Are gehiago, gure jokamoldeen erruz besteei egin diezaiekegun kaltea kontuan hartzen al dugu? Ondo dago teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak aprobetxatzea, baina eskuetatik joan zaigu erabat, arazo bihurtzen hasia da, eta ondorio kaltegarriak ekarriko dizkigu etorkizunean.
Nire ustez, teknologia berrien kontu honekin ahozko komunikazioa galtzen ari gara. Lagunekin planen bat egin behar dugunean Whatsapp-aren bidez egiten dugu hitzordua, telefonoz deitu edota elkarrekin gaudenean hitz egin beharrean; eta hori arazo bat da, baliabide hori ez dutenek ez baitute horrelakoen nondik norakoen berririk izaten.
Bestalde, mundu hobe batean bizitzeko asmoz, gizakiak beti izan du garatzeko eta gauza berriak sortzeko premia. Baina horretaz gain, gure egungo gizartean tek-
nologia modernoenak edukitzea ezinbestekotzat hartzen da, eta aspaldiko aparailu zaharkituak erabiltzea, burlarako arrazoi bat izan daiteke. Horrek nolabaiteko ezinegona sortzen du pertsonengan, eta benetan egin nahi ez dituzten gauzak egitera behartuta sentitzen dira.
Teknologia berriak oso tresna erabilgarriak dira, eta gure bizitza asko hobe dezakete; baina gure aldetik ez badugu esfortzu handirik egiten, handinahi horretan itoko gara. Egoera honi aurre egiteko, lehenik, daramagun bizitzaren azterketa bat egin beharko genuke. Gure izatearen garapenari garrantzia eman
beharko genioke, eta ez gure ondasun materialei (mugikorra eta ordenagailua bezalako tresnei, esaterako). Gure nortasuna gure ekintzek eta izaerak osatzen dutelako, eta ez gure arroparen edo objektuen prezioak.
Laburbilduz, gaur egun teknologia berriak arazo bat izan daitezke. Gutako asko ez gara horretaz konturatzen, eta ematen dizkiguten baliabideak baliatzerakoan, gainontzekoei min egin diezaiekegu, adibidez. Guztiok gara horren erantzule eta lekuko, eta gure esku dago egoera okerrera eraman beharrean aldatzen saiatzea.