Tetris X3

The Lego Movie filmaren arrakasta errepikatu nahian, bideo-joko eta mahai-jokoekin tematu dira orain Hollywooden. Baina, momentuz, apustua okerra izan da: PacMan oinarri duen Pixels txarra baino txarragoa izan da, edota The Angry Birds Movie oso emaitza kaskarrak ematen ari da txarteldegietan. Halakoak egiteari utziko diote, beraz? Bada ez! Konfirmatu duten azken proiektua Tetris da, eta adi, trilogia bat izango baita. Lehen filmak 80 milioi dolarreko aurrekontua izango du!