"The Sims" bideojokora polimaitasuna iritsi da

"The Sims" bideojokora polimaitasuna iritsi da Zure pertsonaiak harreman ez monogamoak eduki ditzake doako eguneraketa honi esker. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-sims-bideojokora-polimaitasuna-iritsi-da/@@download/image/tumblr_inline_ogprj9sPXa1u19vzo_1280.png.jpeg
2024/07/15
Zure pertsonaiak harreman ez monogamoak eduki ditzake doako eguneraketa honi esker.
"The Sims" bideojokora polimaitasuna iritsi da

Poligamia eta harreman ez monogamoak The Sims 4 bideojokoaren unibertsora iritsi dira modu ofizialean.

"Muga erromantikoak" deitutako joko berri eta doakoaren mekanikak, zure pertsonaiari harreman erromantiko bat baino gehiago, aldi berean, edukitzea baimentzen dio.

“Orain zure Sims-ek erlazio erromantikoak kudeatzeko duten modua definitu zenezake. Honek ahalbidetzen du, hainbat Sims, aldi berean, harreman bat baino gehiagotan egotea”, esan du Electronic Arts erakundeak komunikatu ofizial batean.

Orain arte, zaleek jokoari egindako aldaketengatik zegoen eskuragarri aukera hau eta soilik ordenagailuko bertsioan. Orain, azkenik, bertsio ofiziala kaleratu da gailu guztietarako.