TikTokek edertasun filtroak debekatuko ditu adinez nagusiak ez direnentzat

Bideoetan erabilitako filtroa zein izan den ere jakinaraziko da.

Irudia nagusi den garaiotan, egunero dozenaka irudi eta bideo ikusten ditugu, eta oso zaila  izaten da alderaketak saihestea. Geure burua bideoetan edo argazkietan ikusten ditugun pertsonekin konparatu eta sarritan gaizki sentitzen gara gure buruarekin. Eragin negatiboa izaten du gugan. Izan ere, maiz, ez gara zintzoak izaten itxura horrekin agertzeko egin dugunari buruz eta jezta arri ditugun filtroen inguruan ere.

Hori dela eta, TikTokek laster edertasun filtroak debekatuko ditu 18 urtez azpikoentzat. Hortaz, adinez nagusiak ez direnek ez dute sudurra, ezpainak, azala edota masailak itxuraldatzeko aukerarik izango filtroak erabilita. Bestelako filtroak erabili ahalko dituzte, esaterako txakur belarriak eta buruan proba ezberdinak egitekoak direnak. Gainera, bideoetan erabilitako filtroa zein den jakinarazten duen fitxa bat egongo da.

Neurri hau nerabeen osasun mentala zaintzeko izango dela argudiatu dute, adin horretan autoestimua erabat garatu gabe egon daitekeelako, eta oso zaurgarriak izan daitezkeelako halakoen aurrean. Dove-ek egindako ikerketa baten arabera, 13 urteko neska nerabeen %72k bere itxura aldatzeko filtroren bat deskargatu du.