Tropela.net web guneak bost urte bete ditu

Euskara hutsezko web guneak txirrindularitzari buruzko albisteak emateaz gain, porrak edo kinielak egiteko aukera eskaintzen du. Euskal Herriko itzulirako kiniela egiteko epea zabalik dute. Joan den urtean Buber saria jaso zuen web orrialde horrek, euskara sustatzeko egiten duen lanagatik.
Euskal Herriko Itzulia hilaren 5etik 10era bitartean jokatuko da. Ohi bezala, ibilbidea gogorra izango da, eta bi etapa garrantzitsuenak ostegunekoa eta larunbatekoa izango dira. Ostegunean txirrindulariak Eibarko Arrateko gainera iritsiko dira eta larunbatean erlojupekoa jokatuko dute Orion.
Oso txirrindulari onak lehiatuko dira Euskal Herriko Itzulian hala nola, Samuel Sanchez, Alejandro Valverde eta Luis Leon Sanchez espainiarrak, Damiano Cunego italiarra eta Luxenburgoko Schleck anaiak.