Txinan bikotekide ohien oroitzapenak erretzen dituzten errausketa zerbitzuek sekulako arrakasta dute

Txinan bikotekide ohien oroitzapenak erretzen dituzten errausketa zerbitzuek sekulako arrakasta dute Ekintza sinbolikoek eragin terapeutikoa izan dezakete askorentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinan-bikotekide-ohien-oroitzapenak-erretzen-dituzten-errausketa-zerbitzuek-sekulako-arrakasta-dute/@@download/image/pexels-cottonbro-8766639.jpg
2024/10/30
Ekintza sinbolikoek eragin terapeutikoa izan dezakete askorentzat.
Txinan bikotekide ohien oroitzapenak erretzen dituzten errausketa zerbitzuek sekulako arrakasta dute

Mila modu ezberdin daude bikote hausturaren dolua igarotzeko. Pertsona batzuk, harremanetik salbatu diren oroitzapen fisikoei lotzen dira, hala nola, bikotekide ohiaren kamiseta edo elkarrekin Ekuadorrera joan zirenean egindako argazki-bilduma bat. Beste batzuek ez dituzte objektu material horiek begiratu ere egiten; baina badira, horiek begien aurrean ikusi ere egin ezin dituztenak. Alta, objektu horiek zaborretara botatzea deserosoa izan liteke edo krudelegia. Aldiz, errausketa-labe espezializatu batean erretzea beste kontu bat da, erritualak kutsu poetikoagoa du. Txinan, horretarako propio sortutako zentroak zabaltzen hasi dira eta sekulako arrakasta ukan dute.

Zentro horietako bat Liu Wei ekintzailearena da, eta berak eta bere taldeak bikoteen arteko zoriontasun eta maitasun aztarna guztiak suntsitzen dituzte, Xataka hedabideak informatu duenez. Maitasun harremanari amaiera emateko modu bat eskaintzen dute, buruak dagoeneko maitasun hori ez dela existitzen ulertu dezan. “Bidal iezazkiguzue argazkiak, eta guztiak desagerraraziko ditugu, inoiz existitu izan ez balira bezala”, adierazi du We-k The Washington Post egunkarian. Esku-oihalak, izarak eta karga emozionala duten bestelako objektuak ere erretzen dituzten. Suntsitzea behar duzun guztia suntsitzen dute.