Txopet taldeak irabazi du Gaztearen Maketa Lehiaketa

Txopet taldeak irabazi du Gaztearen Maketa Lehiaketa Bost mila euroko sariaz gain, Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du talde bilbotarrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txopet-taldeak-irabazi-du-gaztearen-maketa-lehiaketa/@@download/image/txopet.png
2022/12/05

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bost mila euroko sariaz gain, Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du talde bilbotarrak.
Txopet taldeak irabazi du Gaztearen Maketa Lehiaketa

Joan den abenduaren 1ean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, izan zen Gaztearen Maketa Lehiaketako finala eta Izaro Andresek, Julen Idigorasek eta Lorea Argaratek osatutako epaimahaiak Txopet izendatu zuen 2022ko Gaztea Maketa Lehiaketaren irabazlea. Talde bizkaitarrak 5.000 euroko saria eta 2022ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera irabazi du.

Lau finalistak igo ziren oholtzara euren zuzeneko emanaldia eskaintzeko: Xander, Ttiritt, Txopet eta Ithaka. Entzuleen Saria Ithaka Orioko eta Zarautzeko taldearentzat izan zen, Gazteako entzuleek webgunean emandako botoei esker, eta 2.500 euroko Gazte BizHitza saria lortu du.

Oso Polita diskoetxeak, berriz, sari berezia banatu zuen: Harrobia Saria. Xander izan da aukeratua, eta lau abestiko EP bat grabatuko dute.