Udan Loiuko aireportuan kenduko dituzten hegaldiak

Zuetako asko udan pentsatzen arituko zarete, oporraldia edo planak antolatzen. Hargatik, komeni zaizue Loiuko aireportuan uda honetan hegaldiekin izango diren aldaketen berri jakitea.
Konpainia batzuk zenbait toki edo aireportutara eskaintzen zituzten hegaldiak bertan behera utziko dituzte udan, aurreko urtean aurreikuspenak bete ez zituztelako edo beharrezko baliabiderik ez dutelako. Vueling konpainiak Almeria, Kopenhage, Florentzia, Hanburgo eta Züricherako hegaldiak kendu ditu. Voloteak, berriz, Cagliari, Faro, Lyon eta Santorinikoak baztertu ditu. Horiez gain, Tetuan, Londresko Gatwick aireportukoa, Parisko Orly-koa eta Madeirako Funchal hiriburukoa ere ezeztatu dituzte.
Hala ere, batzuk desagertzearekin batera, berriak ere sortuko dira. Aurrez iragarri bezala, New Yorkera joateko hegaldia izango da udan, astean hiru aldiz, Newark herriko aireportuaren bitartez. Londresera joateko Heathrow-eko aireportuarekin egingo da konexioa egunero. Erroma, Berlin eta Palermo izango dira udako beste toki preziatuetako batzuk. Irlandara joateko ohikoa izan da Dublin hiriburuko lotura, baina Cork-era joateko aukera izango da laster. Bestetik, Basilea, Stockholm, eta Kopenhage ere sartu dituzte eskaintzaren barruan.
Beraz, pentsatu nora joan nahi duzun eta hasi aukerak begiratzen. Atzerrira joan ala ez, oporrak izan ala ez, uda ederra izan dezazula!