Umeen ezaugarri fisiko eta intelektualak jaio aurretik hautatzeko aukera?

Umeen ezaugarri fisiko eta intelektualak jaio aurretik hautatzeko aukera? Start up batek enbrioien hautaketa genetikoa egiteko aukera ematen die gurasoei bioteknologiaren bidez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/umeen-ezaugarri-fisiko-eta-intelektualak-jaio-aurretik-hautatzeko-aukera/@@download/image/pexels-becerragoveaphoto-15511395.jpg
2024/11/26
Start up batek enbrioien hautaketa genetikoa egiteko aukera ematen die gurasoei bioteknologiaren bidez.
Umeen ezaugarri fisiko eta intelektualak jaio aurretik hautatzeko aukera?

Teknologiaren garapena ikusita, azken urteotan aipatu izan da gure haurren itxura nolakoa izango den aukeratzeko ahalmena izango genuela etorkizunean. Bada, iritsi da garaia. Izan ere, Heliospect Genomics start-up estatubatuarrak umeen zenbait ezaugarri hautatzeko aukera ematen du 50.000 dolarren truke.

Ehun enbrioi aztertzen dituzte teknologia genetikoa erabiliz, eta algoritmoen bidez, "onenak" aukeratzen dituzte. Gurasoen material genetikoa aztertzen dute eta enbrioien ezaugarri zehatzen aurreikuspena egiten dute. Helburua "enbrioirik inteligenteena" hautatzea da, haurraren "hobekuntza fisikoa eta intelektuala" lortzeko.

Teknologia honek enbrioiak adimen-kozientearen, sexuaren eta altueraren arabera sailka ditzake. Hala, genetikoki aukeratzeak haurrak bere adimen-kozientea sei puntu baino gehiago handitzea ekar omen lezake. Gainera, ezaugarri fisiko batzuk definitzeko gaitasuna ere ba omen du, edota obesitatea edo gaixotasun jakin bat izateko duen arriskua jakiteko. 

Heliospect Genomics enpresako zuzendari exekutiboa den Michael Christensen-ek adierazi duenez, "teknologia honek haurrak izatea ahalbidetzeaz gain, haurrak inteligenteak eta osasuntsuak izango dira, gaixotasunik gabeak".

Halako kontuak legalak dira Estatu Batuetan, baina kontu honek eztabaida sortzen du, bai etikoki eta baita medikuntzaren ikuspegitik ere. Desberdintasun sozialak areagotu ditzakeela uste dute adituek, eta pertsona batzuk genetikoki nagusi izan daitezkeen ideia normalizatzen duela

Zer iruditzen zaizu zuri?