Unicef-en txostenaren esanetan, airearen kalitate txarra munduko heriotzen bigarren faktore nagusia da

Unicef-en txostenaren esanetan, airearen kalitate txarra munduko heriotzen bigarren faktore nagusia da Urte bakar batean, munduko 8,1 milioi heriotzaren arduraduna izan da airearen kalitate txarra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/unicef-en-txostenaren-esanetan-airearen-kalitate-txarra-munduko-bigarren-arrisku-faktorea-bilakatu-da/@@download/image/pexels-noel-puebla-280715950-13192126.jpg
2024/06/28
Urte bakar batean, munduko 8,1 milioi heriotzaren arduraduna izan da airearen kalitate txarra.
Unicef-en txostenaren esanetan, airearen kalitate txarra munduko heriotzen bigarren faktore nagusia da

Kutsatutako aireak ez die soilik helduei eragiten, bost urtetik beherako haurrengan ere eragina du, bereziki zaurgarriak baitira. Izan ere, euren organo eta sistema immunologikoak garapen prozesuan daude.

2021. urtean, airearen kalitate eskasak bost urtetik beherako 700.000 haurren heriotza eragin zuen.

Unicef erakundearen txostenaren arabera, aire kutsatua epe luzez arnastearen erruz arnasketa gaixotasun larri eta kronikoak sortu litezke eta bihotzeko arazoak garatzeko aukerak ere areagotzen ditu.

Gaixotasun hauek PM2,5 deitutako partikularen erruz sortzen dira. Partikula hau erregai fosilak erretzean sortzen da. Oraingoz, zenbait herrialdeetan, airearen kalitatea hobetzeko neurriak jarri dituzte indarrean eta auto elektriko edo hibridoen erabilera bultzatzen saiatzen ari dira. Alabaina, komunitaterik pobre eta zaurgarrienetan kutsadura honen eragina neurriz kanpokoa da.