Urtean 1.000 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira NBEren txostenaren arabera
Urtean etxe bakoitzean pertsonako 74 kg janari botatzen da eta arazo honek herrialde aberats zein behartsuei eragiten die.
Urtean 1.000 milioi tona elikagai alferrik galtzen ditugu Nazio Batuen Erakundeak argitaratutako txosten baten arabera. Inoiz egin den eboluziorik xeheena da eta bertan aurretik egindako estimazioa biderkatzen da.
NBEren arabera, etxe bakoitzean, pertsona bakoitzak 74 kg elikagai alferrik galtzen ditu urtean mundu osoan. Txosten honek jatetxe eta dendetan galtzen diren elikagaiak ere kontuan hartzen ditu eta hauek botatako elikagaien %17a ordezkatzne dute. Elikagaien zati bat abeltegietan ere galtzen da edo horniketa katean, hain justu, kontsumitzen diren elikagaien heren bat.
Xahubide honek gosea pasatzen duten edo dieta osasuntsu bat ahalbidetu ezin duten pertsonei laguntza hori iristea eragozten du zenbaitetan eta ingurumena ere kaltetzen du. Elikagaiak alferrik galtzeak egiten diren gas igorpenen %10 ordezkatzen dute, mundua kutsatuz.
Elikagaiak alferrik galtze hau herrialde bat balitz, igorpen gehien egingo lituzkeen hirugarrena litzateke Estatu Batuak eta Txinaren atzetik. Hori horrela, ikertzaileek baieztatzen dute elikagaiak aprobetxatzea ingurumenean eragin kaltegarria gutxitzeko modurik sinpleena dela.
Uste izan da orain arte, alferrik galtze hau herrialde aberatsen kontua zela. NBEren txostenaren arabera ordea, elikagaien alferrikako xahutze mailak antzeko neurrietan ematen dira herrialde aberats eta behartsuetan.
Ikertzaileek baieztatzen dute inork ez dituela elikagaiak erosten botatzeko intentzioarekin eta iruditzen zaigu egunero zaborretara doazen kopuruak ezdeusak direla. Hori dela eta, ezinbestekoa da hiritarrak honen inguruan kontzientziatzea.