Urtzen ez den izozkia!

Japonian asmatu dute ordubetez tenperatura normalean egonda urtzen ez den izozkia. Egia esan, kasualitatez egin dute deskubrimendua. Izan ere, sojaren ezaugarriak ikertzen ari zirela, esnearekin egindako izozkiari soja jarrita normalean baino motelago urtzen dela konturatu ziren. Dagoeneko salgai dago, eta sortzaileek diotenez, bi abantaila ditu: batetik, urtzen ez denez gutxiago zikintzen du, eta bestetik, soja kantitate txikiak behar direnez beste produktu batzuk ekoiztetik ateratako soja soberakinak aprobetxatzen dituzte.