Uxue Alberdi, 111 Akademiaren Saria

Uxue Alberdi, 111 Akademiaren Saria Irakurleek 'Jenisjoplin' nobela aukeratu dute azkenik; irakurri duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uxue-alberdi-111-akademiaren-saria/@@download/image/uxue-alberdi-jonathan-maccallum-1024x682.jpg
2018/04/11
berria
Irakurleek 'Jenisjoplin' nobela aukeratu dute azkenik; irakurri duzu?
Uxue Alberdi, 111 Akademiaren Saria

111 Akademiako kideek idazle elgoibartarraren Jenisjoplin eleberria izendatu dute iazko obrarik gogokoena eta, beraz, 2017ko saria irabazi du Uxue Alberdik.

 

Hala, irakurleak izan dira epaileak, eta Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Jenisjoplin eleberriak jasoko du 2017ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 8an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 198 akademia kideri, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro izan ziren bi finalistak, eta Alberdiren lana suertatu da garaile. Gauzak horrela, orain irabazleari saria ematea baino ez da geratzen.

Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 10ean ospatzea aurreikusten dute antolatzaileek, Andoainen. Zorionak!