Vince Gilligan, "Breaking Bad"-en sortzailea, Bilbo eta Getarian errodatzen
Vince Gilligan zuzendari ezagunak bere telesail berriaren pasarte batzuk Bilbo eta Getarian grabatuko ditu.
Breaking bad eta Better Call Saul-en sortzaileak, Wycaro telesail berria errodatzeko aukeratu dituen lekuen artean Bilbo eta Getaria azaltzen dira. Getarian zehazki Askizu auzoko Iturregi hotelean grabatuko dira pasarte batzuk.
Oraindik telesail berriaren datu gehiegi ezagutzera eman ez badira ere, Wycaro zientzia fikziozko drama psikologiko bat izango omen da eta Apple TV-n ikusi ahalko da. Bi denboralditarako konpromisoa sinatu du Gilligan-ek sagar hozkatuaren erakundearekin.
Telesailaren protagonista nagusia Rhea Seehorn izango da, Better Call Saul-en Kim Wexler ahaztezina gorpuztu zuen aktorea.