Whatsapp denon artean euskaratzeko aukera
App erabiliena da WhatsApp, eta Euskal Herrian, gutxi dira mezuak bidaltzeko aplikazioa erabiltzen ez dutenak. Baina WhatsAppek ez du euskaraz egiten; egoera hori aldatzeko proposamena aireratu du iparra.eus atariak, eta zure laguntza behar dute, denen artean aplikazioa euskaratzen joateko.
NOLA LAGUNDU DEZAKET WHATSAPP EUSKARATZEN?
Hemen sakatzen baduzu, Whatsapp-en zerbitzu batera sartuko zara. Bertan izena eman eta aplikazioa euskaratzeko aukera izango duzu. Edozein dispositibotik egin daiteke, eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, euskarara bideratzen joango da aplikazioa.
Itzulpenak berehala grabatzen dira, baina horrek ez du esan nahi Whatsapp-a momentuan euskaraz izango duzunik. Dena itzuli eta aplikazioak hala erabakitzen duenen soilik euskaraz erabili ahal izango duzu.