Xabi Alonso: "Egoskorra naiz"
Tolosarra. Realeko jokalaria. 21 urte. Sagittarius. Zelaian eta zelaiatik kanpora, lasaia. Itsasoan arrantza eginez gozatzen du. Ameriketara gustura egingo luke bidaia.
Arrunt laket dut: Nire kasa ibiltzea, libre. Nahikoa independentea naiz.
Sutan jartzen nau: Lagunen batekin orduren batean gelditu eta zain egon beharrak.
Lasaigarria zait: Oheratu aurretik libururen bateko zenbait orri irakurtzea.
Ez ditut parean ikusi ere egin nahi: Lesioak.
Gustura irakurri nuen: Christian Jacq-en "La justicia del visir".
Lo seko geratu naiz irakurriz: Perez Reverte idazlearen "La reina del sur".
Bertutea: Lasaitasuna.
Akatsa: Egoskorra naiz.
Ametsa: Realarekin tituluren bat eskuratzea.
Amesgaiztoa: Minez egotea, ez baitago osasuntsu egotea bezalakorik.
Barre algara eragiten didate: Txiste txarrek eta tontakeria txikiek.
Negargura ez dut urruti: Munduan gertatzen diren ezbeharrak ikusita.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Aldaba gutxi jo ditut, eta era guztietako erantzunak jaso ditut.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Zorionez ez dira gehiegi izan.
Urrea: Jende langileari.
Ikatza: Prestige-ren hondamendiaren arduradunei.
Realak Liga irabaziko balu Jokalari guztion artean adostuz gero,
baita ilea oso-oso motz moztu ere!
Realak bigarren itzulian pot egingo balu: Apur bat haserretuko nintzateke, baina naturaltasunez hartuko nuke, inolako frustraziorik gabe.
Non zinen zure aitak El Molinon-en lehen Liga irabazi zuenean? Nire amaren baitan!
Non zinen Betisen aurka denboraldiko bigarren porrota jaso zenutenean? Etxean. Amaitu ondoren amorru biziz egon nintzen eta oheratzean, kosta egin zitzaidan loak hartzea.
Hatzak miazkatzen ditut: Plantxan egindako zigalak janez.
Gogoko ez dudan jakia: Olibak.
Dirua ordainduko nuke: Poztasuna ziurtatzeagatik.
Ez nioke xentimorik ere emango: Inbidiari.
Liga amaierari zera eskatzen diot: Amaitzen dugun lekuan amaituta ere, pozik eta gustura gelditzea. Eta zerbait ospa badaiteke, hobe!
Txartel gorria nori aterako zenioke? Natura erasotzen dutenei.